Oñati (Gipuzkoa)

Zubillagako industria gerra ostean

Zubillagako industria gerra ostean Gerran artillerian egon zen. Gerratik itzuli zenean Altuna lantegia eta ola zeuden Zubillagan. Olak ez zuen arrakastarik izan. Gero Enara izango zena jaio zen. Fanderian ere jarraitzen zuten lanean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-073-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerran artillerian egon zen. Gerratik itzuli zenean Altuna lantegia eta ola zeuden Zubillagan. Olak ez zuen arrakastarik izan. Gero Enara izango zena jaio zen. Fanderian ere jarraitzen zuten lanean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan gaiñera etxiak gutxiago baiña umiak gehixau etxietan.
- Klaro. Gu be, geuk be arrimau euki (di)txuagu baiña, gu izan gitzuan zortzi, zortzi anai-arreba, enda ba ni Beittin nitzan denporan be, behintze bat gutxiago, ez dakik? Ya tripia beteta. […] Eta gero gerria etorri zuan ta, gerran suertia euki giñuan, ez giñuan euki geuk, artillerixia tokau xakuan eta oñatiar mordua egon gitzuan alkarrekin, araoztarrak be bai.
- Joxe Mari ez zan zurekin egon, Sarramendi?
- Ez.
- Ha be artillerixan egon zan.
- Bai baiña ha ni baiño bi urte gaztiaua dok, Joxe Marik. Uste xuat dala “del treinta y nueve”, gu “treinta y sietea” gaittuk kinttaz.
- Ha zan hemezortzixan jaixua.
- Bai ba.
- Eta zu hamaseixan.
- Hamaseixan, bi urte. Eta gero gerriatik etorri nitzanian ba hau etxe onduan, Altunena. Zeatik hemen beste fabrikarik ez jauan. Gero olia Zubillagan, oin Gaitu eta zerok daozena, hor ondiok hango zerak segiu itten xok. Hor zuan Espaiñiako fabrikarik inportantiena zuan hori orduan, baiña Elorza anaiak zela flautak urten euen eurak, azkenian ezebezian geldittu zuan. Gero hareik fan ziuzan Azkoittira, beste batzuk hartu xuein, ha Azkoittira fan zuan parte haundixa eta gero hasi zuan berriro hemen Enara-edo.
- Hori Enrikek-eta.
- Bai, hori dok. Enrike, anai bixak, hil zana Pedro. Eta nere anaia horko fundadorietakua, Ramon, oin Zubillagan bizi dok.
- (...)
- Horreik hasi xuein hau, ez dakit zenbat ziren, Anduagakua be bai, Juanito ha be hil zuan. Eta lehen esatera nixoiana, Altunena, Fanderixiak beti segiu xuan, eta hemen hurrago ta ba, hortik ez giñaukan lanera fateko, zenbat eta hurrago gura. Hemen hasi nitzuan ni.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia