Zotz biribilak Txinatik ekarriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-073-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:02:07
- Erref: ONA-073/003
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
- ...soziotik gaztiena neu nitzuan ta, edadekua, artian gaztia. Han in giñuan beste hamar urte, hor, Aloñazpi garajia egon dok ba, han. Han hasi gitzuan palillo fabrikia, hantxe. Eta bittarte hartan in gixuan terrenuak erosi Azkuagaiñen. Han montaitteko geure tinglauori, fabrikia. Horixe in giñuan, eta ondiok bizi gaittuk. Gere epokan lana ondo indda, dirua be irabazi epoka baten in giñuan, baiña gaur egun ez xok duro bat emuten. Ondiok berrogeta... bost-sei bat lagun; ez, geixki esan xuat, berrogei azpittik xaok oin, bajauaz xoiak eta, hogeta hamasei-hogeta hemezortzi bat lagun egongo dittuk, langilliak.
- Zenbat jente eukittera aillau ziran? Zenbat langille gehixen euki (di)ttuzuenien?
- Guk gehixen euki dugunien? Hirurogeta bi-edo izan zittuan.
- Fabrikatxua. Baiña hori dana eskuz itten zan garaixan, ezta?
- Oin eukitten xuagu gauza batzuk, depresoriak, medikuendako, eta gero helauendako barillak eta palillo planua, ba gu Europan danian baiño hobeto preparauta gaozak; ez dok saltzen, gero eta gutxiago.
- Eta borobilla ez dozue itten?
- Redondua epoka baten in giñuan, baiña oin hemengo manobriakin ezin lekek. Planua itten xuagu ba itteko mekanizaua eta gero enpaketadora makiña bat baxakuagu eta harekin eta hortik eta hemendik eta. Baiña redonduak lan asko xakok, eskulan asko eta horreatik ekarten xuagu momentu hontan Txinatik.
- Palillua? Eta gero euskaldun izena ifiñi eta saldu?
- Txinatik ekarri ez bazan, ha fabrikia hamabost urte hontan zarrauta egongo zuan.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!