Arrasate (Gipuzkoa)

Lan baldintzak kooperatibatan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lan kontuak. Kooperatibatan, "sábado inglés".

Transkripzioa

-Gauza baten giñen pribilegiauek kooperatibakuek: geukela "Sábado Inglés". "Sábado Inglés", zapatu atsaldia jai. Ondion orduan, nabil esaten hirurogeta bigarren urtian, hemengo ba Zerrajerakuek-eta Elma-kuek-eta ez eukien, zapatu atsadetan be eitten zan lana xeirek arte, xeirek arte lana. Eta gaiñera danak batera sartzen zien eta danak batera urteten auen. Joten auen adarra esaten jakona, bozinia, adarra esaten gauen guk; eta hiru adar joten zittuen zortziak laren gutxiautan, zortzirak bost gutxiautan, eta ia zortziretan. Eta ia atiek ixten zien, eta ia guardie atien gero. Eta kooperatibak modernotxuauek, harek ia erlojue piketako, tak!, ala! Eta "Sábado Inglés". Oiñ sartu biher bazien orduek –beratzi ordu eitten zien egunero- "Sábado Inglés" etarateko. Lan bat bukatu biher bazan, ezin zan esan ezin naz geldittu, ze hori oso gaixki ikusitta euen. Eta gero etzan kobretan igual. Lenengoko urtietan behintzet etzan kobretan. Eta holan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia