Oñati (Gipuzkoa)

Auzolana bizirik

Auzolana bizirik Auzoko bideak ere auzolanean hormigoitu zituzten. Auzolanak bizirik dirau oraindik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-072-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzoko bideak ere auzolanean hormigoitu zituzten. Auzolanak bizirik dirau oraindik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Por ejenplo... Beste gauza bat zeekua, hormigoia botatia. Joe, hori zuan, baiña bilddurgarriko tema bat, e? Karo, Bizkain, ni udan Bizkain egoten nitzuan, ta Bizkaiko baserri danak enbreauta. Ta Gipuzkuakuak ezebez.
- Lehengo bide zaharrak.
- Lehengo bide zaharrak. Joe... Nik honei, Xanti ta honei politikuai esaten [notsen], "Joe, hi! Ya está bien. Horrek danak xarek enbreauta eta guk, zer? Guk ezebez? Gure zea...? Gu betik "ciudadanos de tercera" izan bihar xuau /bixu/? E? Pagaitteko orduan terrenua guk xakuu, guk pagau. Eta guk bidia, akzesua eukitteko guretako ez xauk /etxauk/ dirurik, ta kalian baxauk dirua, ta guretako bapez! Gu beti [mouan]?. Ta beti burruka baten ibiltten gitzuan, beti. Joe... Izaten zuan bilddurgarriko burrukia. Baiña azkenian aiuntamientuek soluziñua betikua, "al cincuenta por cien", guk materiala ta zuek lana. Enda uste xuat Oñatiko auzo danetan formula hoixe erabilli dala. Bai, formula hoixe erabilli dok. Bueno, niretako formula tranpa bat zuan, baiña beste bideik ez xauan /etxauan/. Porke oin esaten dan modura, egixa badok hiru mila ta hamar kilometro hormigoizko bidia indda baldin bazazek, horrek diru asko balixo eben, e? Materiala bakarrik pagauta. E? Enda aiuntamentuei, hola, auzolanien basarritarrak asko in xok. Asko, e! Zeatik izan dok? Nik uste xuat baserritarra [beti ohittuta xauk lana eittera] ta...
- Auzolana betik izan da ohitturia.
- Bai, bai, bai.
- Oindiok be bide baztarrak garbiketan ta holakuetan itten da.
- Guk itten xuu, guk itten xuu, bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia