Oñati (Gipuzkoa)

Auzotartasuna indartuta

Auzotartasuna indartuta Elkartea antolatu eta gero beste ekimen batzuk sortu ziren. Auzo batzorde bat eratu eta ekimenok gauzatzen joan ziren. Auzoko bideak auzolanean konpondu ziren, eliza eraberritu, posta banaketa bideratu, maioralen lana ezarri, etab. Orain auzotarrak elkartuago bizi dira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-072-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Elkartea antolatu eta gero beste ekimen batzuk sortu ziren. Auzo batzorde bat eratu eta ekimenok gauzatzen joan ziren. Auzoko bideak auzolanean konpondu ziren, eliza eraberritu, posta banaketa bideratu, maioralen lana ezarri, etab. Orain auzotarrak elkartuago bizi dira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Enda horrek emun oskun inddarra, ba, beste iniziatiba asko jarteko. Ta, ba, horrekin batera etorri zuan, ba, eliziai erretillia ittia, ta orduan eliziai erretillia in zan. Ta, karo, eliziak be diruik ez! Betikua! Elizia hotza, ta zela berotu, ta joe... Aiuntamientuak txakur txikirik be ez xuan /etxuan/ iñoiz emuten. Ta zela? zela? Ba nunbait hor [desetxue] euzen butanozko zeak, botillak erosi ta harexek zela edo hala berotu ta jo, jentia gustora. Hi! Etorri orduko epel, epel, epela elizia be. Zerakin, butanuakin berotuta. Beti zittuan, ba, detalliak beti martxan. Ta orduan jarri [...] komisiño bat. Komisiñuak zittuan lehendik zian alkate zaharrak, neu... handik asko gehixau ez gitzuan. Baiña hemen beheko alkatia, goiko alkatia eta, ba, ni be komisiñuan, ta... Bueno, ni gaztia nitzan. Bueno gaztia... Bai, nahikua gaztia. Ta holaxe hasi giñan bueltaka. Ta horrekin batera, ba, elizia gero erabagi zan barriztaittia. Jo, elizan igual hamabi milloi pezeta gastau zian barriztaitten, e! Hori bat bakarrik! Ta inguruko bidiak? Hemengo pareta guztiak [in giñuzen], hemen dauzen pareta guztiak auzolanian, danak! Dana auzolanian itten zan. Dana dispuesto. Aiuntamientuak materiala ipiñi, eta jentiak lan. Horrek emun otsan izugarriko bueltia auzuari. Jo! Ta harrezkero hemengo gerrak pasau zian.
- Dotore dakazue auzua.
- Hemengo gerrak pasau zittuan. Enda oin...
- Ze itten dauen batasunak, e?
- Bai.
- Eta alkartasunak.
- Eta alkartasun horrek. Karo, [...] sortzen hasi zuan. Kotxian, oin trikitx ez giñuan eitten iñoiz bata bestiakin. Kotxian `pi!´ , "se acabó". Aldekuakin ikusi be ez, ixa iñoiz be ez, kapitaletan modura. Eta, bilddurrezkua da, e? Ez pentsau, e? Asuntua.
- Tristia.
- Tristia, tristia. Garai haretan, ba, por ejenplo, erabagi giñuan, auzua zuan goiko auzua ta beheko auzua. Bi alkate. Bi maioral. Ta karo, bi maioral azkenian maioral bat. Orduan, e, gero pentsau giñun, bueno... ba joe, abixuak emuteko, entierruak euenian abixuak emuteko, jentia fabrikan lanian, nok emun? Etxian ez dau /eztau/ iñor, ta zela? Bueno, orduan izentaitten giñuan, ba, diru bat ipiñi urtero pagaitteko ta abixua in daixela batek. Beste burruka bat haundixa izan zan hemen korreuakin. Korreua, ba, repartiu in bihar zala /bizala/. Korreua kalian... Hemen euen bat... Tabernakua zuan lana itten ebena korreosetan. Ta honek beonek ekarri ta hemen repartitten oskun, hemen euen bittartian. Baiño hil zanian, ba, ya geratu giñan reparto barik. Ta zeekuak Madrildik autorizaziñorik ez hemen partitteko. Kartak zela? Ba kalian, ipiñitta referentziak, ba, familixakuetan, etxetan izteko. Orduan esan [...] "Bueno, hola ez. Zela ingo dou /ingu/?" Ba, korreosetakuak zera in daixela, repartua in daixela enda posta kutxa kostaitten dan beste, hainbeste, ba, etxera entregaittiarren. Baiña, karo, hori prohibiu eitten [etxen]. Ezin xuein in hori. Enda hor ibili gitzuan beste epoka bat, bueno... burruka osua konsegitteko hori. Bueno, azkenian behintzet motorizaitten hasi zianian kamiño kontra zera ingo dogula, repartua ingo dogula /ingoula/. Orduan, ba, kamiño-bidetan, bide-kurtzetan ipiñi kajak -ta oin be holaxe xaozak, ezta leku batzutan- ta bidien motorizautako lekuetan zera ittie. Klaro, guria ya hasi zien... repartua etxetara itten, hurrekuetan repartua itten. Ta, bueno, karo, guretako kamiño onduan, guretako oso ondo. Ta bastante neurri hartu eben ta, bat hor goixan goiko plazan, beste bat hor enparantza onduan, beste bat hor kasetatan, jarri zittuen katxarruak eta... ba nahiko konforme. Harrazkero ya urte askuan ibili gara konforme. Ta egun praktikamente ixa etxetara alleaitten da. Ya oin hori be, ba, "otra batalla superada".

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia