Oñati (Gipuzkoa)

Pezeta bategatik greba

Pezeta bategatik greba Iñaxioren aita baserrietako arotza zen. Gurdi, lera, eta antzeko tresnak egiten edo teilatugintzan jarduten zuen. Iñaxio aitaren laguntzaile ibiltzen zen. Aita Mugarzaren Galdategian lanean zebilela, greba egin zuten lantegian orduko pezeta bat gehiago eskatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-072-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Iñaxioren aita baserrietako arotza zen. Gurdi, lera, eta antzeko tresnak egiten edo teilatugintzan jarduten zuen. Iñaxio aitaren laguntzaile ibiltzen zen. Aita Mugarzaren Galdategian lanean zebilela, greba egin zuten lantegian orduko pezeta bat gehiago eskatzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ordutik kanpora arotz itten eben. Arotz ba baserriko burdixak, eta gero arotza bestela be bai, armarixuak eta gauza honeik be itten zittuan. Baiña...
- Arotzegixia nun euken, hemen etxien?
- Hementxe etxian, bertan, bai. Baiña gizon bat izan zan, goizian jaikitten zan, bostak inguruan edo laurak inguran edo bostak inguruan, eta hemen auzo guztia sentitten bere, porra haundi bat, hamar kiloko porriakin, inddarra haundixa eukan, inddarra eukan bueno, bilddurgarriko inddartsua, oso inddartsua, eta hemen egurra goizian goiz, egunsentixan. Denpora gutxi eta lan asko.
- Oseake lehenengo hori egurretan eta gero fabrikara juten zan?
- Bai, gero, hori etapa, bueno, aurretik ibilli zan fundiziñuan lanian nere aitta. Oñatin oin eztakit, fundiziñua orduan inportantia zan, fundiziñua...
- Nun, Zubillagan?
- Ez, hemen, hori "Mugarza, Ugarte y Compañía" zuan hor zera, fundiziñua esaten gotsana; Garai, fundiziñua eta Ulma.
- Bai, ahaztuta neukan, bai.
- Ba orduan han itten xuein lana. Garai haretako gure aittak esaten xok zela zazpi pezeta egunetik zortzi pezetara huelgia iñ euela. Egunien, osea ordua pezetia zela iñ euein huelgia Garaiñian, edo zerian.
- Eguna pezetia.
- Ez, ez, ez, ordua, orduko pezetia.
- Egunien pezeta bat gehixago.
- Pezeta bat gehixago. Horixe iñ euela. Oso inportantia izan zala huelgiori, aittak, gure aittak esaten ebenetan, bai. Eta bera hemengo baserri guztietako arotza izan zuan bera. Eta ni bere lagun mutikotan. Bere piue.
- Uztarrixak be bai itten zittuan?
- Ez, ez, uztarrixa, uztarrixak itteko beste espezialidadia da, aixkoriakin itten dan lana da. Berak itten zittuan, neu be bai ibilli naiz berakin, hango baserrixak, igual teillatua jaso, edo egur nagusi bat usteldu dalako ordezkua jarri.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia