Oñati (Gipuzkoa)

Ugaztegi, herrigunetatik urrun

Ugaztegi, herrigunetatik urrun Ugaztegiko Beheko Etxean jaio zen Juane, Aretxabaleta eta Araotz arteko mugan. Gaur egun bost baserri besterik ez dira, baina garai batean bederatzi baserri izan ziren Ugaztegin. Erosketak egitera Aretxabaletara jotzen zuten, baina ezer saltzeko bazuten, ordea, Oñatira. Astoarekin edo zaldiarekin joaten ziren herrira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-071-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ugaztegiko Beheko Etxean jaio zen Juane, Aretxabaleta eta Araotz arteko mugan. Gaur egun bost baserri besterik ez dira, baina garai batean bederatzi baserri izan ziren Ugaztegin. Erosketak egitera Aretxabaletara jotzen zuten, baina ezer saltzeko bazuten, ordea, Oñatira. Astoarekin edo zaldiarekin joaten ziren herrira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta jaio, jaio ziñan Araotzen?
- Ez, Ugastegi, “parte de Aretxabaleta” da hori. Perteneziu Aretxabaletak itten dau, Urkulu, lehenau […] oin dana Urkulu esanda entenditten dok.
- Aretxabaleta partia da orduan.
- Bai, bai, Oñatiko eta Aretxabaleta, Araotz ta Oñati. Muga-mugan, ermittia be han dago, muga-mugan.
- Eta Ugastegi zer da, baserrixaren izena, ala auzua da?
- Lau baserri, oin lau baserri, lehenau beratzi.
- Auzouna formala orduan.
- Besterik ezian, bueno, auzounia Koruetakua, Koruetan behian auzuori. Parrokixia-eta. Oin Urkulu pantanua dauen lekuan.
- Eta zuek Koruetakuak zarai izatez?
- Bai, bai. Guk Araotz hurrago euki baiña...
- Eta zuek errekautara Koruetara faten ziñain edo Araotzera? Araotzen ez euen dendarik.
- Koruetara ez, ezer saltzeko beuen, Oñatira. Ezer erosi bihar bazan Atxabaletara. Atxabaletan jenerua merkiau egoten zan orduan be Oñatin baiño.
- A bai, e?
- Eta Oñatin saltzeko zeozer, gauza haundirik ez, gaztaren batzuk edo holakon batzuk, hareik saltzera Oñatira.
- Eta hurrago zer zekazuen, Atxabaleta zekazuen hurrago? Etxetik?
- Oñati baiño Atxabaleta hurrago, bai. Oin auzounia Araotz hurrago Urkulu-Korueta baiño.
- Baiña zuek saltzera kalera etorriko ziñain, ezta?
- Bai, bai, dozena bat arrautza hartu eta plazara.
- Etorri alditxua dago Ugastegittik plazara.
- Bi ordu. Ez dakit baiña Atxabaletara ordu erdi bat gutxiago, ordu eta erdi edo hola.
- Eta ze etorten ziñain, astuakin?
- Klaro, orduko beikulua astua zuan. Astua edo zaldixa. Gu betik astuakin, […]

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia