Gau-eskolan urteetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-070-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ONA-070/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Gero klaro, baserrixan lana zeuen ta, batzuk kalera juan ziren eskolara ta gu beheintzet hemen gelditu giñan. Eta handik hamabost urtekin ya fabrikara. Baiña gero jarraittu neban fabrikan lana egin eta beste lau urte ‘gau eskolia’ esaten gotsan, honeik Rosita hemen egon zan ba, maestra horrek eskola partikularra emuten eben,
- Hemen bertan, auzuan?
- Ez, han bere etxian, han Mendiko Kalen. Eta han beste lau urte, lanetik urten ta...
- Gau eskolia ze izango zan, illuntzixan edo hola.
- Bai, illuntzixan. Seiretan lanetik urten, bokadillo bat jan eta sei tt´erdietatik zortzi tt´erdittara bi ordu.
- Han be neska eta mutil ibiltten ziñazien?
- Bai, danok nahasi, nahastuta. Asko ez e? Zortzi, hamar bat lagun hola eukitten zittuan.
- Eta horreik, klase horreikatik pagau itten zeuein?
- Bai. Horreik ordainddu itten geuen.
- Baiña hemen auzoko eskolak eta horreik debaldekuak izango ziran, ezta?
- Honeik, ez, honeik be ordainddu itten zittuan.
- Bai?
- Gu ibili giñan denporan ordainddu itten zuan. Gero hor goixan jarri zan eskola nazionala, hori doan izaten zuan. Hemen asko ez baiña zeozer ordainddu itten zan eskolia, maestriari.
- Eta gau eskolatan zer, ikasketa jeneralak-edo?
- Bai, jeneralak, puxka bat matematika asuntuan ta idazten eta holako... Eta han be holako…batzuk oso saiatuak izaten ziren baiña guk pittin bat, orduko diru asko ez baiña deziditten kanpora urteteko.
-Txikito bat hartu ta...
- Bai ba, txikitua-edo, txikitua baiño gehixau guk ‘butanua’ esaten gotsan orduan, hola naranjada moduko zera zuan, eta haura eraten giñuan.
- Butanua.
- Bai. Butanua esaten gotsan.
- Bai, goguan dakot.
- Zer zan baiña, naranjada-edo?
- Bai, naranjada zan, butanua, butanuen kolorekua zan. Butano esaten gotsan, “etara butano!” Eta halaxe.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!