Oñati (Gipuzkoa)

Eskola nazionalak Berezaon

Eskola nazionalak Berezaon Ostegun arratsaldeetan jai izaten zuten eskolan, baina zapatu goizean eskolara joaten ziren. Eskola oraingo elizpean zegoen. Gero aurrefabrikatutako pabiloi batean egon ziren eskola nazionalak. Duela 30 urte inguru itxi zuten Berezao auzoko eskola. Kaletik ere ikasle asko etortzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-070-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ostegun arratsaldeetan jai izaten zuten eskolan, baina zapatu goizean eskolara joaten ziren. Eskola oraingo elizpean zegoen. Gero aurrefabrikatutako pabiloi batean egon ziren eskola nazionalak. Duela 30 urte inguru itxi zuten Berezao auzoko eskola. Kaletik ere ikasle asko etortzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zelan, ze itten zeuen, astelehenetik oingo moduen, ez?
- Bai, astelehenetik ba etxia han geukan, bazkaittera etxera, maestriak be egoten zanak hemen baserrixen bazkaitten zaben jeneralian, geurekin batera. Eta ba zapatu goizian be eskolia egoten zan, zapatu arratsaldia libre, ostegun arratsaldia izaten zan, eguena, hori jai hartzen zan, hori izate zan dotriña edo kalera juateko-edo hori jai egoten zan.
- Eta zapatu goizian?
- Zapatu goizian eskolia. Goizian beratzittatik hamabitta erdittara edo hola izaten zan, hori izaten zan.
- Eta eskolia hemen berta zeuan? Ermittia dauen lekuan?
- Bai, oin hor portiko bat dauen buzoiak eta dabena eliza kontran, hor zan elizia,beste lokal bat auzuak egindakoa, eskolia.
- Ondiok badao arrastorik horrenik-edo...?
- Ez, hori desagertu egin zan. Hori Julian Martes hona etorri zanian, Juliantxo, Loiolako jefia, ha etorri zanian gaiñian bibiendia egitteko hasi zan eta gero udaletxiak ez otsan utzi, teillatua kendu otsien eta “ruina” geldittu zan. Azkenian geuk auzuak kendu eta in geben elizpeia esaten dana oin.
- Ha behian, elizan oste hori?
- Bai, elizaren aldamena, aldameneko zera zuan. Eta gero in xuein horren ordia, hor goixen beste eskola bat “prefabricau” edo tubozko zer bat, Garaiñian inddako barrakoi bat. Horra etorri zuan “Escuelas nacionales”-edo sasoi baten. Gu ez gintzuan hor ibilli, gaiñera hor bandera española...
- Hori zuek eskolatik urten ta gero ya?
- Bai, gero zuan hori. Han bandera española eta dana jasoten xuein.
- Orduan noiz arte egon dira hemen Berezaun eskolak?
- Ba Berezaun eskolia, eskolia egon zuan, ba ointxe hogeta hamar bat urte kendu zuan guztiz.
- Jontxo!
- Bai, hemen kaletik etorten zuan jenta asko eskolara, hona.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia