Ermita zaintzailea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-070-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:03:26
- Erref: ONA-070/001
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Jose Mari Larrañaga Azkarreta.
- Eta ze egunetan jaiotakua zara?
- Ba apirillian hamarrian milla beratzirehun ta berrogeta lauan.
- Azkarreta hire ama nungua zuan?
- Azkarreta, hemengo bertako baserrikua. Apelidua Azkarreta.
- Ama zan hemengua, Santa Lutzia baserrikua?
- Bai, Azkarreta uste dot datorrela, hau sasoi baten zan, faerretxia esaten otsain honi, ermittia zainttuaz, eta orduan etorri ziran Azkarretatik matrimonion bat baserri hontara elizia zainketako. Eta Azkarreta apelidua ekarri zaben.
- Azkarreta, baiña Azkarreta baserrittik edo beste lekutik...?
- Azkarreta baserrittik baiña oin bostehun urte-edo. Hola esaten daue, entzunda.
- Klaro, lehen etxien izena izaten zan askotan apelidua, ez?
- Aitta berriz Bergarakua, San Prudentziokua. Larrañaga.
- Eta zela esan dozu, faderretxia?
- Faerretxia, hori esaten otsain, ermittiari, ermittien kargua hartzeko, eta gero itten xuan auzuan, konjuru bat moduan, holako zer bat xauan, Santa Lutzia argazkixakin, eta harekin etxerik etxe batzen zuan garixa edo babia edo zeozer, ermittien...ba dirurik nola ez zan, ba ordezkua zeozer...
- Ermittia zainketiarren...
- Auzuak zeozer ordaintzen xuan baiña...
- Bera faten zuan argazkitxu horreaz...
- Bai.
- Etxerik etxe.
- Etxerik etxe, urtian... Baba garaixen babia eta garixen garaixen garixa eta urtian bi edo hiru aldiz. Eta aparte baserrixa eukian eta euren terrenuetan, terrenotxo bat zuan, asko ez.
- Eta farretxe esaten xakon?
- Farretxe bai, Zubillagan be hantxe xaok farretxe. Gure tio zanari betik ‘farra’ esaten otsain. Farretxe, elizien kargua eukitteko.
- Hortik geldittu zan aurrekuandik ya gaitzizena geldittu zan, ez?
- Ez, Azkarreta apelidua zan, itxuria, zaukein orduan ekarri zabena.
- Oseake abade etxe eta farretxe orduan diferentiak dira.
- Diferentiak, bai.
- Abade etxia...
- Pixka bat dok horrek sostenttaiten dauen horren moduan, baiña diferente. Bata dok abade etxia, kalian dauena, baiña honi faerretxia.
Gauzak, lehenaoko ohitturak. Hi San Martingua ez jakiat akordaitten haizen. San Martingo ha hil zuan. Residentzian hil zuan gaiñera. Han etxetxua oin gaztetxia in dauena, San Martingo ermitta onduan dauena. Hangua be ibiltten zuan hemen etxerik etxe San Martiñentzako garixa eta artua batzen. Ba zeozer, laguntza.
- San Martin horrek ogixa ta jaten xuan behintzet, e?
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!