Soraluzen neskame
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-068-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 29a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: ONA-068/014
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Kriada fan nintzan.
- Gerria akabo eta gero?
- Bai, gerria akabo eta gero, Plazentzian egon nintzan.
- Plazentzian?
- Plazentzian, “Placencia de las Armas”, ezaguketan dozu?
- Bai, oin Soraluze esaten xaue.
- Ezaguketan dozu e? Plaentxi.
- Badakot nik lagunak han.
- A, bai, e? Ba hantxe egon nintzan mueblerixan zerakin, Idigoras Agerretxona.
- Idigoras hemenguakin?
- Ez, hemenguen tiokin, aittaren anaia, Agerretxo.
- Agerretxo.
- Agerretxokuak ziren horreik, Agerretxokuak, soiñujolia ez zeben ezagutu, Antonio? Soiñujolia Agerretxo zan, hari be Agerretxo esaten otsain. Eibarren mueblerixia eukan harek.
- Eibarren eta Plaentxin be bai?
- Plazentzian beste anae bat, Plazentziakua ni egon nintzan Plazentziako anaiakin, eta gero Eibarren euen beste anaia Antonio.
- Eta ze lan klase itten zittun mueblerixan?
- Ez mueblerixan, mueblerixako etxeko famelixiakin, etxeko lanak.
- Etxeko lanak.
- Eta umiak, txikiña lau urtekua euen ta horixe. Gero dendia euekein “de muebles”, eta andria mueblerixan egoten zan, eta gizona be zera, kontratistia gaiñera zan, “Idigoras y Epelde” sekula entzun dozu? Bera zan Idigoras eta Epelde beste Azkoittiar bat. Zu Azkoittikua esan dozu zariela?
- Ez, Azkoittin bizi naiz.
- A! Azkoittin bizi zara. Epelde hori Azkoittikua zan.
- Epelde asko dao han.
- “Idigoras y Epelde”.
- Osea etxekoandra, kriada-etxekoandra.
- Bai, bai, askotan bai, askotan bakarrik, andria dendan egoten zan ta, dendia bertan e? “Al ras del piso” e? Planta baja baten geontzen geu ta.
- Eta zer, han luze egon ziñan?
- Hiru urte edo uste dot, hiru urte ziren in nebela nik han bai, hiru urte. Eta gero handik Garai fabrikara etorri nintzan. Gero Garai fabrikan ibili nintzan.
- Ze itten zeuein Garaiñian orduan?
- […] barillak-eta, gordasolendako piezak eta holakotxe gauzak. Han hemeretzi urte in neben Garaiñien.
- Lanian, hemeretzi urte?
- Hemeretzi urte, bai, Plazentzittik etorri ta ...
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!