Oñatiko "barkillerua"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-068-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 29a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ONA-068/008
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak
Transkripzioa
- Eta Mondraueko karamelerua domeketan egoten zan?
- Ez, jaixetan, Errosarixoko domekan eta San Miel egunian eta etorten zan.
- Egun espezialetan.
- Bai, egun berezittan etorten zan mondrauetarrori. Haundi bat. Sekula ez xat ahazketan ha gizon haundixa, “karameluak, ederrak eta merke!”, “A peseta la tonelada!”.
- Eta barkillerua arkupeian noiz egon zan laheningo aldiz? Nik han betik ezagutu izan dot.
- Barkillerua hori etorri zan bixkarrian potia hartuta, hori barkillero potiori, eta jantzixa, eukan jantzixakin besterik ezebez, eta horreik txanponak in daue. Txanponak in zittuein.
- Lan asko indda.
- Lan asko indda. Fiña izan da hori. Oso fiña.
- Leheningo bera eta gero bere semia. Semia edo subiña?
- Subiña subiña, andriak be asko, andria be betik egunero plazan egoten zan barkilluak saltzen. Trianan egon ziren leheningo bizitten.
- Baiña barkillero lanetan plazan egoten zan, ezta?
- Plazan, andria egoten zan plazan, potiakin, pote zeorrekin, ‘tiradia’ xemikuan. Andria egoten zan plazan, jeneralian andria eta bestia barkilleronian etxian-edo, han etxian itten zittuein horreik barkilluak, zerian, hori egon zan, zela da hori? ‘Pexeta’n etxian-edo. Pexeta esaten otsain bateri, ez zara akordauko. Zuk zenbat urte dakotzu?
- Berrogeita hamar.
- Berrogeita hamar. Ni baiño bastante gaztiaua, holako gauzak akordaitteko, bai ba. Horreik etorri ziren zeori barkillero potiori bixkarrian dauela, ezebez besterik, eta holako banastagiñak zirala lehenao edo ez dakit zer, holako lekutxo baten Trianan egon ziren, holako leku ... eta gero etorri ziren hona Zentro Republikanua egondako […]
- Zirkulora?
- Ez, bestera.
- Parera, parera, bai.
- Bestera, Zentro Republikano. Gero horra, euron bizilekua ipiñi euenien horra etorri ziren bizittera, eta gero hortik txaleta indda dako. Xemikoka ta xemikoka in in bihar da, e? Fiñak izan bihar, langilliak fiñak eta persona onak.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!