"Sapakonetan" jolasean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-068-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 29a
- Iraupena: 0:02:57
- Erref: ONA-068/006
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta rekreuan ze jolas itten zenduen? Zertan jalasten zenduen?
- Ba sokasaltoka eta sapakonetan eta. Zuek badakitzue horreik? Oingo neskaillak jakin be ez dakixei horreik. Keba! Gu hortan listauak izan gara.
- Ni neu ibillitta nao, bai sokasaltoka eta bai sapakonetan.
- Bai, gu holaxe ibiltten giñen.
- Sokasaltoka itten geben, baiña sapakonetan ...
- Sapakonetan? Bueno, plazako bankuak harrapaittera aguro. Lagun bat, Eugenio aguazilla ezagutu zeben zuk?
- Tuertua?
- Ez, ez, ez, lehenauko aguazilla, ez, zuk ez zeben ezagutuko, ba haren alabia Karlota Legazpin bizi da, ezkondu zan Legazpin. Eta ha be kuadrillakua geben, eta haren aitta aguazilla nola zan, harek aginketan eben plazako bankuakin, pentsaitten eben banku guztiak beriak zirala, aitta aguzilla zan ta! Eta leheningo bankurik onena geuk eukitten geben sapakonetan itteko. Gure kuadrillakua zan, hamaika umekerixa! Bueno, jolasian apurtuta!
- Eta zelan zan sapakonetan? Zelan itten zenduen?
- Ez dozu sekula in sapakonetan? Ez dakitzu. Ene! Guk ze disfrutau dogun sapakonakin! Pelota bat eta sei sapakon, bildotsak eukitten daue, hanka muturrian edo hanka orkatillan edo, sapakona, “tabas”. Eta horreik dozena erdi bota hola eta pelotia goixan dauen bittartian horreik ... leheningo toras, aldar, pon ta sake, lau, lau alde, lau aldiak izenak eukein. Leheningua ‘toras’, bigarrena ‘aldar’, toras, aldar, pon ta sake be bai. Eta leheningoko torasa ba danak galdu barik, pelotiak be ihes egin barik, eta danak formalian iñ ezkero ba ja osorik, ba ja joku bat indda. Gero aldar, aldarra be konpletua, bale, eta gero pon, eta pon ta gero...zela esan dogu bestia?
- Sake.
- Saka, saka edo sake-edo...bai. Horixe zan jokuori. Eta faltaitten bazeben, hala, fuera! Gero bera, aldamenekua, hurringo tokaitten zana.
- Pelotia aidian zegoen bittartian buelta emun bihar.
- Bai, buelta emun bihar ta aldar edo pon zer zan, ta haren zerian ipiñi bihar.
- Baiña sapakon batekin edo gehixaokin?
- Sei sapakon.
- Sei baikotzak?
- Sei, jokua zan sei sapakon eta pelotia izaten zan.
- Eta irabazten ebenak ze itten zan, sapakonen jabe edo?
- Ez, irabazten ebenak hurringo jokua hasten zanian leheningo eta harek, ha betik leheningo. Pelotia botateko eta sapakonetan ezer erabagitteko ha leheningo. Harek irabazi eben ta. Guk ez geukan, dirurik eta ez euen hola jokaketako eta, beste karamelon bat, karamelo bat be ez. Karameluak Errosarixoko domekan, pagan bat izaten bageben.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!