Oñati (Gipuzkoa)

Arantzazuko harria Lasturtik eta Markinatik

Arantzazuko harria Lasturtik eta Markinatik <p>Arantzazuko dorre baten lan batzuk egin zituen, Lasturko harrobitik materiala ekarrita. Apostoluak egiteko harria Markinatik ekarri zuten. Pietatearentzako harria Jabierrek berak ekarri zuen Markinatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-066-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arantzazuko dorre baten lan batzuk egin zituen, Lasturko harrobitik materiala ekarrita. Apostoluak egiteko harria Markinatik ekarri zuten. Pietatearentzako harria Jabierrek berak ekarri zuen Markinatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña gu orduan denpora baten ibili giñan, Arantzazuko torriak hona aurrekaldera eukein bi bentana, bi bentana bastante haundixak, zerak, kanpaiak ifintteko itxi zittuen, baiña ura sartzen zan, badakitzu hemen ipar aldetik bendebala joten danian barrura elizara sartzen da ura. Eta gero atzera horreik tapau in gittuan. Fan Lasturrera, Lasturgo kanterara, neurrrixak eta eruen, lehen be handik ekarrittako harrixa dakoi, Lasturdik ekarrittako harrixa da hori, zerak, horreik harri muturrok...
- Lasturdik, nik Sevillatik ekarrittakuak...
- “Punta de diamante” edo hori. Hori Lasturgo kanteran be iiten ziren, zerak desbastau, pittin bat barrenuak eta sartu pittin bat, eta gero hareik etorten ziren ba pittin bat zerien, ba barreno zuluak eta bistan ta holako zerak, ta gero ibili ziran Araozdik hori Tomas "Errekatxiki”, Tomas Uriarte, ta haren semia eta beste bi hargin ibili ziran horreik arreglaitten; eta handik ekarten ziran desbastauta eta hemen pittintxo bat muturrok eta arreglau eta gero beste gallego batzuk kolokau in zittuen. Baiña horreik Lasturgo kanteratik. Lasturren bi kantera daoz, hola sartzen bazara bat, eskumako aldekua, eta gero handik ekarri gittuan harrixok, arreglau geuk eta bentanok itxi gittuan. Han daoz holako harri baten kuadrua itxi argixa edo sartzeko eta bestiak ... Eta gero kanpaiak ifiñi ziran torre haundixan.
- Hori igarri ingo da, ezta?
- Ez, bai zera. Igual-igualak jarri gittuan ta, koloria be iguala, bueno, nik banekixen nundik ekarrittakuak ziren horreik, badakitzu han nola ibilli giñan ta guk nunguak ziren bagekixen eta lehen, handik ekarri geben. Apostoluak berriz dira Markinakuak, Markinan hor oin, oin urte batzuk dirala helikoptero bat jausi zan ba?
- Bai, kanteran.
- Kanteran. Kantera hartakuak dira. Dako illuna, harri illuna eta beta, beta zuri barikuak.
- Aulezti aldeko kanterakuak, bueno, Markiña sarreran dagona.
- Bai. Zu hemendik goittik baldin bazoiaz, hemen Mallabittik baldin bazoiaz, Markinan sartu aurretik ezkerrera hartu, han. Eta handik, a bai? Zuk hobeto ezagutuko dozu, han daoz kantera asko dao han, kamiño azpikuak dira horreik, eta kamiñuaz gaiñetik daozenak, beste bi badaoz, ta hareik dakoi harri baltza baiña beta zuri asko, eztakitzu hori polittori bada ba Markinako zeori, beteau hori? Hori baiña honeik apostoluak dira kamiño azpikuak.
- Oteizak beta barik gura zittun?
- E?
- Oteizak beta barik gura zittuan apostoluok?
- Itxuria. Eta guk gero, geruao apostoluakin eta ifiñi ziranian, Ama Birjiñia falta zan goikua, […] eta Piedade hori zeori, eta nik banekixen kanteria ta nun euen eta horreik ez ekixen, zerak, eta zerak orduan frailiok eta in in bihar zala, hareik be in in bihar zirala eta aber kanteria eta fango giñala, eta fan kanterara Markinara, elejiu neurrixak eta danak, eta nik banekixen zein kanterakuak ziren ta hola ekarri gittuan eta labrau ziren.

Egilea(k): Kepa Elortza

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia