Oñati (Gipuzkoa)

Maisu portugaldarra

Maisu portugaldarra Harria lantzen zuen portugaldar bat izan zuen maisu herriko parrokiako eraberritze lanetan. Maisuarekin oso ondo konpondu ez arren, gauza asko ikasi zituen berarengandik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-066-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Harria lantzen zuen portugaldar bat izan zuen maisu herriko parrokiako eraberritze lanetan. Maisuarekin oso ondo konpondu ez arren, gauza asko ikasi zituen berarengandik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero hargintzan ba hortxe ikasi geben guk. Lehen ba manposterixan eta bai, ba itten geben, eta puska bat lan alde eta pittin bat ikasitta, ja hasitta neuen puska bat itten ta hola, baiña neure erara, baiña gero harrixa labraitten ta hola, hargin-hargin ba lan fiñauan hor ikasi geben, klaustruan. Klaustruen bertan...
- Eta beuen iñor irakusten? Edo... edo orduak sartuta?
- Portuges bat ibili zan. Leheningo ibili nintzan portuges batekin. Eta orduan portugesa itten gittuan zerak, han klaustruan beheko kornisa batzuk eta eliza barruan be bai beste arku bat, han elizan ezkerreko aldetik be korua geuk ingotzan, ez euen korurik han.
- Halako barrixa da korua?
- Elizan altarera begira eta ezkerreko aldetik dauena, ha geuk in geben barrixa. Eta gero, hemen sakristixa aurrian badao ba beste arku haundi bat? Hori euen lehen albuan, alboko bi posten erdixan euen, eta han gaiñian euen organua.
- Eta ze in zeuein? Organua...
- Organua aldatu zan atzekaldera, erdixan atzekaldera, eta gero arkua ekarri geben sakristixa aurrekaldera. Eta arkua hori zera da, lan askokua eta gaiñera haundixa da oso, eta hor be bagebitzen. Hori portugesa oso zakarra zan, langillia eta bazan, eta langille fiña eta bai, baiña oso zakarra zan, etzan iñokin be arreglaitten. Nik aguantau itten notsan, ba bueno, nik ba gura neben ba ikastia, eta puska bat eztakitzu? Eskua hartu eta zera, eta ba, izugarriko bronkak botaten nostan, bueno, bueno! Nolakuak? Eta nik entzun ta entzun ta entzun, ba-bai, hik esan, esan, nik neure artian, baiña nik ikusten neben bere sekretutxuok eta, bere nola itten eben lana ta hori, ta hori organuen zeori itten gabitzela, hasarratu zan, eztakit ze pasau xakon, gau baten ezkutau zan eta gehixao etzan agertu. Gehixao etzan agertu. Eta Portugalgua zan, zan Caminha-kua, zeretik pasau, hori Miño edo errekia pasau ta bertakua han, eta hiru alaba eukan, eta alabakin eta bastante faten zan, dirua eta eruan edo bialdu edo hola, bai, baiña andriatik betik gehixki esaten eben. Eztakit andrarik eukan be, eztakit. Bueno, biziko zan baiña... eta ez ekixen 59 ala 60 urte eukan, bera dudan ibiltten zan, bai. Oso zakarra zan, e? Eta oso gogorra zan, hola gogorra inddartsua eta...
- Erderaz ingo zeban, ezta?
- Erdera, bai, portuges, erdera, baiña ondo entenditten giñan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia