Oñati (Gipuzkoa)

Oñatiko indar etxeak

Oñatiko indar etxeak 1920. urtetik 1928. urtera egin ziren Olate eta beste indar etxetako lanak. Albarritzako etxe azpitik zihoan kanala konpondu zuten eta langileentzako argindarra jarri zuten. Ordutik aurrera izan dute argia etxean. Hiru linea pasatzen ziren Albarritza baserritik, Bergara, Arrasate eta Oñatira zihoazenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-066-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1920. urtetik 1928. urtera egin ziren Olate eta beste indar etxetako lanak. Albarritzako etxe azpitik zihoan kanala konpondu zuten eta langileentzako argindarra jarri zuten. Ordutik aurrera izan dute argia etxean. Hiru linea pasatzen ziren Albarritza baserritik, Bergara, Arrasate eta Oñatira zihoazenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aittajuna berriz, arotzeixan lehen esan dotena hemen Jaturabeko presan leheningo ibili ziren, Jaturabeko presia altzauteko, lehen bajuaua zan eta gero altzau euein puska bat. Eta Jaturabeko presia, Zapatako deposittua, Olateko zentrala eta honeik itten eta itxuria hemen pasadizuan, ba gaztiak, eta hemendik pasadizuan eta itxuria hemen ezagutu ziran eta hemengo alaba batekin ezkondu zan, nere aittajuna. Eta orduan ba hau etxiau, hemen Olateko hori in ziran hemen 1920ttik 8ra bittarteko obrak izan ziran hemen, depositto eta tuberixa eta zentrala. Bai ta gero hemen be bai etxian, etxia baiño beheratxuau pasaitten da kanala, urak beheko zentralera. Hor bertan pasaitten dira, etxe onduan ezkutuan doiaz azpittik.
- Orduan zuek argi inddarra aspaldittik euko dozue.
- Ba hemen kanala altzaitten ibili ziren, lehen kanal txikixa ta gero haunditxuaua itten ibili ziren. Hemen etxe azpixan bertan pasaitten da, dana tapauta dago. Hor zerak, badakitzu soruak eta, soruak eta orduen inportantiak ziren zeatik hortik jaten zan, eta itten euen kanala pasau, baiña tapau ta berriz lurra ifiñi, labraitteko ta, laboria ta hartzeko. Eta tunelian lana in bihar, eta orduan ekarri euen Olateko zentraletik hona argixa.
- Tunelian lana itteko?
- Lana itteko. Eta orduan ifiñi ziren etxetara argixak, eta gu urte batzutan, urte batzutan euki geben, bastante urtietan, argixa debalde. Baiña pasau zan kanala eta beste hiru linea pasaitten ziran hemendik, Mondrauera eta Bergarakua eta gero Urdaolako zentralera. Hemen pasaitten ziren eta ...
- Baiña horreik danak Olatetik faten ziren?
- Olatetik. Eta Olateko zentraletik linea bat euen “30.000”eko linea bat euen Mondrauera, Mondrauen Zerrajerara, eta beste linea bat Bergarako Altos Hornosera. Bi linea pasaitten ziren lehen linea haundixak; eta gero beste bat “5.000”a hemen etxe ondo-ondotik, eta gero beste linea batzuk be bai hemen ta bueno, horrein aldera zera ...
- Zela esan dozu leheningo bi linea haundi horrein izena?
- “30.000”ak, “30.000”ak bat Mondrauera eta Bergarako, Bergarako Altos Hornosera.
- Eta “5.000”a bestia ...
- “5.000”a hemen zentral batetik bestera, hemendik makiña etxeko, bueno makiña etxia esaten xau guk baiña hortik Urdaolako indar etxetik horra, eta gero hortik faten zan kaletik zera, Tokillora ta, Ubaora ta, dana euen enlazauta. Inddarra faten zana ba batetik bestera fan eta gero linea haundittik botaten euen, itxuria.
- Eta horreik zueri hona inddarra ifiñi otsueiñien obrakatik edo, hori ze urte inguru zan?
- Hori? Hemen ze urte seguru eztakit baiña 1920ttik 28ra bittartian in zan hemengo lanak. Hemengo inddar etxeko lanak, Zapata, Jaturabe, Olate, bai gero hor beste bat badao Ursulara bidian beste depositto haundi bat be, horreik kanalok danok hortxe, hortxe in ziran.
- Aitzgaiñekua be ordukua da?
- Aitzgaiñekua be bai, Aitzgaiñekua be orduentxe in zan. Horreik danok batera...
- 1920...
- 20ttik aurrera, 20ttik 28ra bittartian hortxe. “1924, 26” be batzuetan ifintten dau gauza batzuk hemen eta hola, eta hau kanalau ta ba orduentxe in zan. Horreik inddakuan hau be bai, kanala beuen baiña haundixaua in zan gero. Ur gehixago euen ba hemen, hareik turbiñak botaten euena beheko makiña etxian aprobetxaitteko haundixaua, ta orduan, ta holako...

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia