Oñati (Gipuzkoa)

Garagaltza auzoa

Garagaltza auzoa <p>Nahiz eta hasiera batean Albarritza baserria Za&ntilde;artu auzunean izan, gaur egun Garagaltzako auzoaren parte da. Garagaltzaren nondik norainokoak azaltzen ditu Jabierrek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-066-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nahiz eta hasiera batean Albarritza baserria Zañartu auzunean izan, gaur egun Garagaltzako auzoaren parte da. Garagaltzaren nondik norainokoak azaltzen ditu Jabierrek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garagaltza auzua, fijo? Hor badagoz Zañartu ta Urrusula ta...
- Lehenengo lehenengo, ba hori eztakit, oin izango dira ba igual 200 urte igual, baiña lehen hau Albarritza, hau zan Zañarturi tokaitten xakon, Zañartuko auzounan euen, eta gero garai baten aldatu zan itxuria danez Garagaltza auzora. Zeatik oin Zañartun in daue hor liburu bat? Oin dala bi urte. Bi urte edo hiru, bai. Liburu bat iñ euen eta orduan hango papeletan ta agertu da Albarritzak nola pagaitten eben bere kuotia, urtien kuotia Zañartuko auzuari, bai, han dau; baiña garai baten aldatu zan Garagaltza auzora eta oin Garagaltza auzokuakin jarraiketan dogu. Hau auzua hasten da bariantian, zerian...
- Kanposantua be Garagaltzan sartzen da, ezta?
- Bai. Kanposantua ta...
- Eta zure taillerra, dakotzuna han Goribar Goittin? Ha Goribar?
- Ha Goribar, oin arte Goribar izan da eta da, eta haren onduen in (di)ttuein honeik Ulmak in (di)ttuen fabrikak Garagaltza auzoko partian daoz, bai. Eta hau Urrutxu eta Santipillau eta hau zerau, hau Belatxarako hori arbolagune hori danori, hori ja Garagaltza auzokuan sartzen da hori.
- Eta Iruatz aldia ta?
- Iruatz be bai, Soraluzeaiño.
- Soraluzeaiño.
- Soraluze ez.
- Ha Lezezarri da?
- Soraluz da Uribarri.
- Uribarri. Eta kamiñua pasauta Lezesarri, ezta? Honeik Goixenetxe ta nun dagoz?
- Goixenetxe da dira Berezau, Berezaukuak.
- Lezesarri nun dao ba hor?
- Lezesarri eta horreik danok dira Berezauko zerak, edo Lezesarri auzua izango da bihar bada.
- Bai, nik uste dot Goixenetxe Lezesarrin dauela, uste dot e?
- Azkontegi ta horreik Lezesarri izango dira, bai. Garagaltza auzua da Iruatz, Kamamoño, eta hortik Kurpide Okunbardinin eta Altamira be bai. Altamira be Garagaltza auzokua da; eta oin, lehen Etxebarrialde bixak be bai, baiña oin bariantia in zan eta oin bariantetik gorakuak dira. Bai, baiña eurak auzotasunian oin be Garagaltzakuan dagoz, e?
- Etxe barrixak be bai?
- Ez, ez, Etxeberrialde bi hareik lehen Garagaltza auzokuak ziren baiña gero bariantia...
- Hareik etziren San Juanekuak?
- Ez, San Juan eta Garagaltza bat da, berdin da. San Juan auzua eta Garagaltza auzua berdin da. Bixak dira...
- Izen bat da bixena?
- Bai, izen bat. San Juan auzua San Juanetan fiestak izaten diralako, baiña bestela izan Garagaltza auzua da.
- Hori pasatzen da auzo askotan, ezta? San Prudentzio... Elorregi.
- Bai, bai, baiña Garagaltza auzora. Eta oin zerak, bariantia in zanian Etxebarrialdeko bi etxe horreik geldittu dira San Juan kale moduan, eta bariantetik gorakuak danak horrreik, etxe batzuk badagoz Otxuena ta, horreik goixan geldiketan dira, Garagaltza auzuan, mojak eta horreik. Eta ondo! Han hasten da auzua eta hauxe azkenengo etxia, hauxe, oin alabiena ta.
- Ha tellerixa zaharra be bai, Garagaltza?
- Baitta, Garagaltza. Ta Kamamoño eta hor, eta gero hemen erreka aldian gu eta Altzin be bai, Iraban, eta zerak, Benturena, Zuazola.
- Iraban be Garagaltzan sartzen da?
- Bai.
- Nun akabaitten da ba Zañartu?
- Zañartu errekiak erabagitten dau. Ditxosuena eta Etxezuri ta horreik dira Zañartukuak, eta errekiaz bestekaldetik, Zuazola eta Benturena ta Garagaltzakuak, bai. Holaxe itxuria garai baten in zittuen ta hola jarraiketen daue.
- Iraban ta zuek errekien bi aldetara zagozai.
- Bai, hori lehen esan dot, lehen Garagaltza auzuan, edo Zañartu auzokuak giñan, bueno hau etxiau zan, eta oin bestekaldera, garai baten pasau euen bestekaldera eta oin ba hola jarraiketan dogu. Altzin be bai, Altzin be errekiaz hemetikaldetik dau baiña ha be Garagaltza auzoko partia da, bueno hola behintzet ibiltten gara eta hola gure zerok.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia