"Karretero" lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-064-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gurdizain edo "karretero" lanak nolakoak ziren aipatzen du. Lauzpabost idi pareko kuadrillan egiten zuten pinu-egur garraioan, Larrañako basoetatik kaleko zerrategietara. Egurraren punta bat gurdian eta bestea herrestan garraiatzen zuten.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:03:42
- Erref: ONA-064/015
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Eta ikazkintzan edo ibili zara iñoiz? Basuan ibiltzen ziñazien egurra karriatzen eta, zeu ikatza itten ibilitta zare?
- Ikatzetan ez, ez naiz ibili, ez.
- Ez? Karerik eta itten zenduen etxian?
- Karerik be ez. Karerik be ezta.
- Osake karriuan, eta ze ibiltzen ziñazien, aitta eta bixok-edo? Egurra karriatzen aitta ta bixok ibiltzen ziñazien?
- Kuadrillia ibiltten giñan piñutan, ta honeitxek Elorduikuak eta Urubil, Idiazabal, ta gu laurok ibiltten giñan jeneralian, Errekalde be bai beste ekiñaldi baten ta ...
- Eta baikotza idi pare batekin?
- Baikotza idi pariakin. Danok, hemen idi bariko etxiak egongo ziren hauxe aldekua, Ogixaa, Kortan be ez, eta beste etxe danetan idixak. Hemen egon ziren garai baten.
- Eta piñuok osorik jaisten zittuein kalera edo zatittuta-edo?
- Jeneralian erdittik bi indda, maritimuan hola izaten zan, gero insignisa be bai, “siete cincuenta” edo zortzi edo zazpi edo hortxe, segun kurba edo zerik, zeuen tokian ebaki eta halaxe.
- Eta aldiko zenbat?
- Aldiko jeneralian karga ederra izaten zan, burdi motxa izaten zan ta entradako zera ekarteko eta aurrekaldian trangero batekin eta trangeruan gaiñian jarri ta puntia tarraz, gero Mugartzan zerrara eruan bihar izaten zan zeretik, hona, kamiñora han ermittatxo bat egoten zan garaitxo baten, San Lorentzoko parian karretera ondoko behian, eta oin ha bota ta ez dot uste ezer egin zanik, ta han karrotxua ekarri zerratik eta karrotxuan hona, egur baten gaiñian igoten zeben, karrotxua sartu azpira eta handik zerrarakua eruaten gendun puntia karreteran ez tarraz erutiarren.
- Puntiari txirrikak ifiñi.
- Bai.
- Eta aldiko zenbat piño?
- Hiru. Hiru egurrekin izaten zan, egur normalak, hiru egurrekin beteten zan egurra eta gero gaiñian puntak edo zerian bota ta ha izaten zan kargarik onenori. Kargarik onena jeneralian, ta holaxe.
- Eta hemen inguruetan kargatzen, osea piñudixak hemen inguruetan zekazuezen?
- Hemetik gora, danian.
- Bidea eukiko zenduela ezta, zerraraiño?
- Hemetik ez, hortik izaten zan zerrara pasua edo handik. Hemetik guretik ez zan, gero hori kamiñua in zan baiña gero handik, gero hortik ...
- Eta Oñatiko terrenotatik betik edo Legazpi aldetik be bai?
- Legazpiko mugan dakogu guk, badakogu oin terrenuak, hona, Legazpi partian be bai pagoduitxo bat, pago-txara su egurretako joten dana haxe, eta beste bat garai baten, hona, ardi pastuakatik edo erosittakua, han hamalau sozio uste dot gariela ta Legazpin. Eta beste terreno bat Antzuelan be bai, Antzuela partian Arrolamendi zerian.
- Eta horreittatik be ekarten zeuein egurra?
- Ez, horreittatik ez.
- Horreittatik ez, piñua beherao horreik baiño?
- Gu Oñati aldetik ibiltten giñan.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!