Oñati (Gipuzkoa)

Auzoko ermita San Lorentzona

Auzoko ermita San Lorentzona <p>San Lorentzokoa da Larraña auzoko ermita. Beraz, jaiak San Lorentzo egunean ospatzen dituzte. Aurreko Mendiko baserri batzuk Larraña auzoan sartzen dira. Igandeetan kalera jaisteko ohitura izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-064-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Lorentzokoa da Larraña auzoko ermita. Beraz, jaiak San Lorentzo egunean ospatzen dituzte. Aurreko Mendiko baserri batzuk Larraña auzoan sartzen dira. Igandeetan kalera jaisteko ohitura izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Larraña auzuak ermittia-edo nun daka? Ermittia eukiko dau, ez, auzoak, elizia-edo?
- Elizia San Lorentzon, San Lorentzo ...
- Baiña ermittia, San Lorentzoko ermittia Larrañakua da?
- Bai, bai, Larrañan dago ha. Oin Larraña beheko auzua eta goia itteu ta Larraña da.
- Eta honeik Antzuelas etxe honeik-eta, horreik zer dira, Larraña dira? Aurreko Mendixa dira? Horreik zer dira?
- Mendikuak? Mendixan egozen behian Beitti, Antzuelas Beitti, gero Etxeberri ha nire gogua baiño lehentxuau inddakua izan bihar eben. Eta Antzuelasen bi bezino, Eltzikorta, Sarramendi, Koroso, Lizargarate eta Olabarrin bi bezino, beste bi bezino; horreik danok hor Mendikuak danak ziren auzo hontakuak, Larrañakuak.
- Sarramendi be hemen sartzen zan?
- Sarramendi be bai, Sarramendi eta Lizargarate be bai, Larrañan sartzen zan. Koroso eta horreik danok.
- Eta Koixkar ia Garibain?
- Koixkar, Koixkarrera gu ez giñan sartzen, Koixkar eta horreik beste batzuk ziren.
- Horreik Garibai izango ziren.
- Garibai edo alde hortara behintzet, ez dakit ze auzotara joten dauen baiña. Horreik Koixkar ta Duruan-ta, zera be bai, goiko ...
- Ez, Etxezuri ha Zubillagara. Azkazuri!
- Azkazuri ta Zubillagara joko daue horreik.
- Eta orduan San Lorentzuak zelebrauko zenduezen, ez?
- San Lorentzo betik jai, hori bai, San Lorentzo bai.
- Eta ze jai itten zan auzuan, lehen?
- Agustuan hamarra San Lorentzo.
- Baiña ze egoten zan jaixetan?
- Zainketan ba ermittia zainketan iñobez. Bertako aldameneko bezinua, San Lorentzokua. San Lorentzoko Danbolin (baserrixa) bezinuak, oin beheko auzuori dana desapareziu zan etxiak indda.
- Baiña ze egoten zan San Lorentzo egunian mezia goizian eta…?
- San Lorentzo egunian mezia eta ...
- Musikarik-eta egoten zan?
- Bai, soiñujolia egoten zan. Gero itten geben gure gazte denporan, Mugartzan zerran be bai itten geben geuk bezperan garbittu eta zera in ta San Lorentzon edo Mugartzan zerra azpian eta hemetik aldian egoten zan estalpeia ta hantxe.
- Erromerixia?
- Erromerixia in ta ba horixe.
- Baiña bakarrik San Lorentzo egunian?
- Hori San Lorentzo egunian eta bixaramonian be bai jeneralian itten ziran harreik.
- Eta domeketan eta dantzarik?
- Ez, ez, domeketan eta jaitan ez zan egoten.
- Baiña orduan kalian egongo zan musikia.
- Kalian bai.
- Faten ziñain kalera? Domekatan faten ziñain kalera?
- Domeketan kalera, hori izaten zan zeori, gure ibilbidiori.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia