Oñati (Gipuzkoa)

"Karreteroak" (gurdi-zainak)

"Karreteroak" (gurdi-zainak) Larrañako baserritar asko jardun ziren gurdizain lanetan; herriko zerratokietara egur garraioan batez ere. Bere aita ere gurdizain izan zen eta hari jarraitu zion ofizioa. Neguan "banastaginentzako" (otzaragileentzako) materiala ekartzen zuten. Ingurua nola aldatu den; garia kaleraino egiten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-064-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Larrañako baserritar asko jardun ziren gurdizain lanetan; herriko zerratokietara egur garraioan batez ere. Bere aita ere gurdizain izan zen eta hari jarraitu zion ofizioa. Neguan "banastaginentzako" (otzaragileentzako) materiala ekartzen zuten. Ingurua nola aldatu den; garia kaleraino egiten zen.

Transkripzioa

- Hemen auzo honetan garai baten karretero asko euen ba.
- Karreteruak? Bai. Gu ibiltten giñan karreteruak Urubil, Irazabalgua, Elorduikua ta Errekalde be bai, danak, toki guztittan, leku guztittan euen idixak eta zerak.
- Eta ze jenero karriaitten zeuein?
- Jeneralian piñuetan ibiltten giñan, onena piñua bota eta Mugartzari zerrara edo Santa Mariñara edo hola karriuan.
- Egur karriuan orduan?
- Egurra, tronko burdixakin, tronkua aurrekaldian ipiñi eta atzekaldian sei-zortzi bat metro inguruko zerak ekarten ginduzan zera, behera, ta gure bizi guztien idikin betik karretero. Aitta zenetik gero neu. Jeneralian esatea aitta pelotarixa bada, semia be pelotarixa; ba gu be aitta karreterua, neu be karretero gero, kitto! Gure akademixiori hori izan da. Lana.
- Eta beste materialik, beste jenerorik karriaitten zeuen, egurra kenduta?
- Gutxi, janeralian piñua, jeneralian gu piñutan ibiltten giñan.
- Eta ikatz edo etxiak itteko harrixak edo materiala-edo, ez?
- Ez, hola etxiak bigaren bat zeren baterako bai, baiña bestela ez. Gutxittan hartzen geben gaiñetiko zerik. Eta neguan ba zestuak itteko banastagiñak itteko zera, ondagaixak, gaztañia. Zortzi urtetik behin joten zan gaztañia. Zortzi urtien utzi eta gero ebaki-ta, edo zimitzak atara ta banastak itteko, edo eskarpak bertan ifintteko ta ... banastagiñak Oñatittik asko egoten zan orduan, kalian be Mendiko Kalian be egongo ziren dozena erdi bat, sei bat.
- Eta horreintzako materiala zeuek ekarten zeuein?
- Etxe danetan itten zan. Neguen ez zan oporrik egoten, eguraldi ona egon ezkero, basora aide! Basuan izan da gure zeori, ibillaldi edo gure gizaldixori.
- Eta ze karriatzen zenduen, zeuen terrenuetatik egurra ekartzen zenduen?
- Bai, norberak, danak daku euki hemen bizittako danak zatixak partittuta ta ondagaixak jo ta, oin berriz gero botikia botata zeraketan, ihartzen, piñua ataratzeko ta holaxe.
- Eta gero karriatzen zenduzen kalera, eta nora? Taillerretara-edo?
- Mugartzan zerrara, han Olakuan zeuen aldapia presa be baitta, harutz be bai, ta Santa Mariñara-ta ...
- Hementxe be beuen ba, Akelena ostien beuen ba zerria garai baten?
- Akelen ostien iñeuen, hona, ziran han, hona Antzuelastik, Antzuelasen goixan beratzi beziño egozen hor goixan, beratzi edo hamar beziño goixan. Eta hareittako bat ba kalera etorrittakuan ba haraxe, harek eta zerria ipiñi euen han, Akelen etxe ostian, bai. Oin ez dako lehengo antz haundirik baiña.
- Ni mutikua nintzanien ezagutu neben dana kañaberaz jositta euen ha, zerra ostia kañaberaz jositta eta oin dana etxia.
- Oin dana etxia.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia