Oñati (Gipuzkoa)

Kale Zaharreko denda, tailer eta bestelako zerbitzuak

Kale Zaharreko denda, tailer eta bestelako zerbitzuak <p>Kale Zaharra tailerrez, dendaz, ile-apaindegiz eta bestelakoez josita zegoen Felixen gazte garaian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-062-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kale Zaharra tailerrez, dendaz, ile-apaindegiz eta bestelakoez josita zegoen Felixen gazte garaian.

Transkripzioa

- Eta han Kale Zaharrian beste espoloien be beozen holako taillerrak-eta? Edo beste fabrikarik-edo?
- Ez, ez. Beste aldian ...
- Zuen espoloian ba bi txokolaterixa eta Uztargilliarena, eta parien?
- Parian beste aldian? Ez, han xauan Luzarrena, Agapitto, Agapitto zapaterua, gero relojerixia, ...
- A, Illarramendi.
- Illarramendi ez, Mugarza, oin barriztauta dauena.
- Eta hau fotografua baeuen ordurako?
- Ka, ez, ez; barberixia bai, barberixia betik, mutikotatik ezagutu xuat nik hor.
- Nikolasen aitta.
- Barberixia bai, eta handikaldera beste barberixia zera, Aurelio, eta besterik ez, hemen lehen ez xauan ... eta fruterua Elgero fruterixia.
- Eta panaderixia igual egongo zan, Illarramendi.
- A panaderixia bai, bai, por supuesto, klaro.
- Oso kale industriala zeukatzuein.
- Eta perratzillieneko tabernia, Perratzailliena.
- Eta hotela, Hotel Ona.
- Hotela, bai.
- Eta Hotel Ona parekua, plaza hartan ze egoten zan orduan?
- Gasolineria egon zuan denpora baten, gasolineria Illarramendik ibiltten zuan triki-traka, triki-traka, gasoliña emuten.
- Orduan ez zan izango oingo modukoa, ez?
- Egoten zuan palankilliari triki-traka, triki-traka. Eta Frai Bizente, Arantzazuko fraidia errekauak itten, errekadistia, Arantzazuko errekadistia, ha etorten zanian harek emuten txan igurtzixak zeari, mangeriari, azkenengo tantanera arte.
- Behixa jaizten pare, e?
- Gu mutikuak hantxe ibiltten gitzuan beti eta, gasoliñera inguruan.
- Eta hareik arku hareik eta zuk in ziranian ezagutu zittun?
- Ze arko?
- Han itturri ostian dagozenak.
- Ha bai, harrizko zera, ha betikua dok. Gure denporan ha harrixa holaxe xauan, igual-igual, bai, bai, bai.
- Eta ha zertarako in euein-edo?
- Ba ez xakixat ze...almazena-edo ez xakixat ez eukein han baten batek. Ez xakixat.
- Zeatik arkaitzian inddako zuluak dagoz han. Kanteria-edo ez zan ba izango?
- Han gero han eskillarak hareik Aitzekora igoteko hareik danak libre goraiño; han mutikotan han ibiltten gitzuan gora ta behera ta. Oin ha be itxitta xauk, klaro, Aitzekua dauen moduan abandonauta, han oin ibiltten dan mutikote honeik edozein han sartu-ta...hori ondo xaok oin.

Egilea(k): Kepa Elortza

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia