Oñati (Gipuzkoa)

Segurako okinak

Segurako okinak <p>Senide baten etxean egon zen Seguran. Okinak ziren etxekoak, eta bai Karmenek eta baita bere anaia batek ere okindegian egin zuten lan beranduago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-060-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Senide baten etxean egon zen Seguran. Okinak ziren etxekoak, eta bai Karmenek eta baita bere anaia batek ere okindegian egin zuten lan beranduago.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Segurara senideren baten etxera?
- Bai, aman primia zan andria, prima karnala amana, Alkorta.
- Eta ha zan panaderia?
- Bai, gizona zan panaderua, eta bera be bai, […] gizona zan panaderua eta gero anaia eukan, ta gero anaia be ezkondu zan, nik alde in nebenian laister ezkondu zan, ta gero nere anaia be egon zan, beste nere anae ba be egon eta berak begixak zabaldu barik itten zittuan leheningo ogi illaria, tremendako zerak izaten ziren, barrak eta zakuzko ze bateaz ta rra, ipiñi hola ta gero rra ipiñi zeran biñan biñan danak, eta gero ezagutu itten euen, ba biñan-biñan ipiñittako zerak palak be oso diferentiak, baserriko palien moduan ez zien izaten, aldiko biñan ipintten ziren eta rra, bota labera ta labian gaiñera ez euen orduan jiratorixua han e? Geure moduko labia garbittu eta dana igual itten zan baiña […] ta modukua ez, oin Aiastuin dakue jiratorixua.
- A, bai. Ez dot ikusi ondiok baiña ...
- Ez dozu ikusi? Bai, horreik itten dauen moduan, ta horreik jiratorixuan itten daue ta han erdi lan dau han, zeatik parera etorten xatzu erreten diranian tostau ahala zerien. Ta gero atzera ipinttia gura badozu, hortarako berotasuna euki bihar, baiña horreik atzekaldian bertan eukitten daue sua be, barruan ez baiña aldamenian. Han zan baserriko moduan “ya está” ogixa.
- Labia berotu egurra erreta.
- Bai, egurra erreta. Egurra batu itten eben bere anaiak, batzeko ta ni artian neskatillia nitzan artian labia batzeko […] baiña ez, sekula ez dot iñ izan, labia batzekua ez, sekula be ez, ta gero anaiak itten eben, ta gero bertan ezkondu zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia