Neskametzatik ezkontzara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-060-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zortzi urtez egon zen neskame, Seguran lehenengo eta gero Bergaran. Azkarretara ezkondu zen. 13 urterekin jada labesua egiten zuen.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 17a
- Iraupena: 0:03:08
- Erref: ONA-060/001
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Ni argaltxua izan banitz, orduan etxian egongo nitzan, ta nik aman onduan denpora gutxi pasau dot [...]. Gero zortzi urte in nittun kriada, eta gero ezkondu, berriz. Desgraziadia. "Una desgraciada de mucho cuidao he sido yo."
- Nun egon ziñan kriada?
- Kriada egon nitzan zerien, Bergaran, Bergarako Maduran, Ugarte-ta, badakitzu Zubikua?
- Bai.
- Zubikuan frentian bestekaldian.
- Bai, Zubikuan parientiak dakot.
- Zubikuan klaro, Basili Aizkirriko alabia da, zan, hilgo zan honozkio. Bai, hilgo zan honozkio. Zeatik haren famelixia, harek be seme-alaba pillia eukan, eta segidu ortuan ibiltten zan ha be bedarrak etaraten, orduan ez euen orduan ez zerik, dana eskuz in bihar izaten zan. Makiñatxo bat lan inddako andratxua zan, haundixa ez, baiña...
- Oin uste dot Zubikuan ortuak eta batzuk kendu in (di)ttuela.
-(…)
- Eta gero etorri nitzan esklaba Azkarretara. Esklaba e? "Y muy esclava".
- Baiña esklaba ezkonketara edo ezkondu ta gero?
- Ezkondu eta gero esklaba, klaro. Aurretik domeketan behintzet librauten neben, gero ez euen domekarik ez ezebez. (...)
- Orduan kriada ziñanian domeketan ez zeben itten lan?
- Domeketan jai eukitten geben bedarra ez beuen ta hori. Domekak jai izaten ziran; bedarra baldin baeuen ez, bedarretan in bihar zan, edo garixa euenian eta hori bai, bai. Nik pasau dot bizimodua hamendi-hamendi-hamendi, tarraz-tarraz-tarraz, honaiñotxe ailleau naiz, azkenian oso tarraztu. Nere seme-alabak esaten daue, “gure amari ez xanai iñok pasauko, honek baiño miserixa haundixagorik ez xon iñok be pasau!” Bueno, neuriak nik pasau (di)ttut neuk, nere ahizpa batek-edo, esaten dost ahizpa batek, berak hamahiru urtekin indda dauela labesuak; bueno, “ya zazpi aldiz entzun xonat bai eta ya ez xonat gehixau entzun bihar, e? Hamahiru urtekin ez hintzan hi kapaz zutik ibiltteko be”, esan notsan, "gehixao ez xonat entzutia gura hori" esan notsan. Begiratu in nostan. Oso geixua izan zan ha txikiña, neskatillatan. Hamalau-hamabost urtekin regla etorri xakonian orduentxe hasi zan ha, eta gaur andria nire aldian bixkorra eta gogorra dao gaiñera e? Baiña orduan? Eta ni beti izan naiz neskatilla ederra, “qué pena”.
- Orduan hamahiru urtekin ya labesua itten zeben?
- Bai, panaderixan egon nitzan ta, labesua itten geben egunero! Egunero itten zan labesua.
- Panaderixan?
- Bai, eta tremendako labesuak itten ziran, Seguran egon nitzanian. Horreatik dakot nik hizkuntzia pixka bat kanbixauta. Han egon nitzanian Segurakua mau-mau itten neben nik. Urte t´erdixan egon nitzan, eta euren moduan ikasi neben nik berba itten.
- Orduan leheningo Bergaran eta gero Seguran?
- Leheningo Seguran.
- A? Leheningo Seguran.
- Bai ta gero Bergaran. Eta gero hona etorri nitzan. Buf! Ez dot akordaitterik gura, kontu horreik akordaitten sartzen xat tremendako hotzikaria.
- A bai, e?
- Ni neskatilla, nik zenbat negar in doten? Bueno! Ni izan banitza negarrakin ta galtzekua, aspaldi ahaztuta nenguen, eta bakia gaiñera. Hola bizittia tristia da gero umiak e? Umiak ama eta etxia bihar izaten daue. Ez dot esaten ondo bizittia baiña aman inguruan beste gauza bat da, e? Nik askotan esaten dostet nere umieri, pobriak izango giñan baiña ama hamentxe dakotzue zuek. Nik euki ez nebena. Nik ez dot euki amarik sekula. Txikitxua nintzala bai.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!