Oñati (Gipuzkoa)

Seme-alaben ordaina

Seme-alaben ordaina Manuelek ahalegin guztiak egin izan ditu seme-alabak ondo hezi eta ikasketak emateko, eta orain seme-alabak arduratzen dira Manuel eta emazteaz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-058-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Manuelek ahalegin guztiak egin izan ditu seme-alabak ondo hezi eta ikasketak emateko, eta orain seme-alabak arduratzen dira Manuel eta emazteaz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeatik lehenauko zaharrok, nik ez dakit zuek zeatik etorri zarien, baiña badauku gere merittuak, e? Mutikotako bizitza nolakua izan zan, gerotxuao nolakua izan dan, geruao nolakua izan dan, eta oin azkena lastimarik zahartuta, hemen dakogu alabia, errege letxe hartzen gau eta honek luzeketan dabillelako urtiak, bestela fanda geontzen, fanda geontzen! Eta inddarra emuten, e? Hori gauza haundixa da, bueno, honek etorri eta itten dabena, hori ez da itten... hori e... Eta beste emekume batek be tratau eta itten badozu ingo dotsu, baiña alabia alabia izaten da.
- Aurretik zeuok ondo zainduko zenduen ta.
- Ahaleginddu in nintzan, egixa esango dotsut, e? Ni izan naiz gizon bat umiendako biguna.
- Emaztea: sei urtekin fan zan hau kalera eskolara.
- Alaba: sei urte, hamabira arte edo noiz arte egon nintzan kalian?
- Tianian, horren ahizpianian egon zan. Gu, egixa esango dotsut, ni ahaleginddu ez banaiz umiakatik beste asko ez da egongo ahaleginddu danik, zeatik ni gehixao eziñeraiño ahaleginddu naiz. Ta, esango dotsut, nik ikusten neben aiuda falta haundixa izango nebena, baiña ez nebela gura umerik ifintterik hemen. Hau esango noskio lehendakari, zeari, horreik haundixoiri danoiri esango nosteke, gu hola saiatu gara gere garaixan.
- Emaztea: semiairi esan zosten estudixaitteko gogua baldin badakuei eta ikusten badaue balixo dauela, 30 urte arte lagunduko ostela.
- Lehenao in euen ta.
- Emaztea: lehenao aspertu zien.
- Ba aspertu, eurak defenditteko ikusi euenian, kantsau itten dau estudixuak berak be, nik ez dot aprobau.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia