Oñati (Gipuzkoa)

Afizio handiko gizona

Afizio handiko gizona Traktorea izan zen aurrerapen ikaragarria. Ganadu zaintzen ere asmatu behar izan zituen lana errezteko bideak. 300 ardi eta 20 ganadu ukuiluan izatera iritsi zen. Osasuna eta zaletasuna dira oinarrizkoak edozein lanetarako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-058-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Traktorea izan zen aurrerapen ikaragarria. Ganadu zaintzen ere asmatu behar izan zituen lana errezteko bideak. 300 ardi eta 20 ganadu ukuiluan izatera iritsi zen. Osasuna eta zaletasuna dira oinarrizkoak edozein lanetarako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hola, ba, idixa langille ona, eta gero sortu zien tratoriak, fuera, dana adelantu gisa, tratoria idixak fuera ta tratoria. Esaten da idixak onak dia, baiña ez dago tratoria lako idirik. Horrek bota ezkero gasoilla, bere alimentua, eta idixari jaten emutera goizian goiz jaiki bihar, ta bestiari jaikitten zarien momentuan bota ta "ya estoy listo, arranque! Brau, alante"! Ez da hori lako adelanto, gabitz adelantuen, adelantuen e? Eta, ba, bueno, gero umiak eskolia, zaharrak geruago zaharrago, andria ta bixok batak bestiari lagun indda, ez oingo modara, e? Ta partiu ta hola porai nada, han baikotzak bera apoiautera fuerte, ta eukitta nago gehixen euki duanian ixa hirurehun bat ardi eta beste hogei bat ganau ittuan. Ta bixok, e!
- Hirurehun ardi?
- Bai, 281 egon ziren gehixen euki nebena ha izan zan, eta beste hogei bat ganau ittuan. Eta umiak eskolan, ta zaharrak goizian amak kafesnia uhera edo, bueno, jaikitten zien gerotxuago ta hola behin edade batera aillegau zianian. Eta lehenago ganauak aurrerako ganaua barrixa etara bihar dozu umiak famelixan letxe barrixak sortu bihar daue, ta orduan eukitten zien behittarako zuk izten zeben behi txahal bat ixa urtia in arte ittuan, ta harek zuk jareten baxatzu amagaz bere esnia eran eta harek lanik ez du behintzet emuten. Hor be hor neu sartu nintzan hemen leheningo hemen hori itten, lana ebitaittiatik, e? Eta jare, hori txahal txikiña Manuelek behixakin txahal txikiña dabil, bi urruza zien eta ba, joiño, hau ta hau, bai, bi gauza ikusten txuat, neri lana gutxittu ta eurok bizitten ikasi, txikitik ikasi bihar dou, larran txikitik bizimodua itten, eurok ikasi eta gero hemen jentia danak saillian ekin zien jareten txikittik. Hori zan apur bat topaitten ruta bat nundik fan bihar dogun onduen. Hortik hasi giñan puxka bat, baiña lehen esan duana, jentia nehikua danian, ba, ez zara apuraitten, inddarra dago itxien, lana gogorra, baiña dominau itten da. Baiña geraketan bazara bi lagun, ni ardixakin, ardi kuadrilla bateaz honen etxien, neguen, e? Edur denporan Aratz Urrutin, eta hemen beste kuadrilla bat egoten zan, baiña horreik ya hainbeste kaso in barik, eta gero behi kuadrillia, bi ta bixok partiuta. Ta handik ni asko etorten nintzan gaberako, hona, ba, gaberako, ba, hau "en general" orduentxe ixa akabuan ganauari botaten, eta goizian ba arbixa edo leheningo bota neuk eta hara faten nintzan, han arduria dago ta hara. Tren hortan gogorra bizimodua eta ez neben gura semerik nere lekuan, leheningo bihar dozu fuertia izan osasunez, ez hotzak billurtu ta ez justuixak billurtu, hori bihar dozu. Eta gero, bestetik, bihar dozu printzipalena da afeziñua, estudixorako ona izango da hori, afeziñua eukittia, nik esango neuke lan danetarako afeziñua bihar dala, ta afeziñua ta gogua. Eta, bueno, ba, horreik ez xakun falta ta jaungoikuari eskerrak lutxau geben, ba, gerra baten moduen, gogorra bizimodua, gogorra, ta frente.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia