Perretxiko sasoiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-054-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 02a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ONA-054/020
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Perretxiko bila
Transkripzioa
- Lehenau be bazeuan afeziñua perretxikotarako?
- Lehenau, lehenau ez euen, zeatik olixorik ez euen bai orduen, olixua egon bai baiña garesti, garesti, eta...
- Olixo asko gastatzen zalako?
- Gurian berriz esan nostain, zuk ekarri olixuatik, zuk ekarri. Gure etxian danak jaten ziren. Gero zerien konserban be bai ifintten zittuan. Honeik zertu, garbittu, zatixak in eta ifiñi pote baten, ifintten zan bere urakin eta hareik baño marian eukitten zittuan, baiñu marian euki eta gero jan bihar ziran arte potian egoten ziran, trak erei ta. (...)
- Bai, e?
- Bai, haxe be asmau gotsan guk hareiri.
- Urte dana perretxiko jaten.
- Urte dana perretxiko jaten, bueno, gura gebenian behintzet. Babak jaten gehixau baiña... Barre itten xok horrek.
- Eta hori, ze sasoi izaten zan perretxiko baikotzandako edo? Perretxiko bakoitza ze sasoittan hasten zan edo?
- Perretxikuari in bihar xakon jarraittu behetik gora. Oseake esan gura dotena, leheningo hemen behian hasten zan, gerotxuau suabe, politto-politto, oseake maillaka-maillaka-maillaka igoten xuan zerak. Zera, beharra ta, gauza... hasten dan moduan. Behian leheningo eta gero gorau, gero atzera bigarren bueltia etorten zan, ezta? Baiña... halaxe, guk hala jarraittu, guk "paso a paso" jakitten geben nundik nora topau bihar dan perretxikua. Biaje hutsik ez, oin sikutiakin ezpeuen ba ez xauk, ezta? Baiña bestela, hantxe egon bihar xok perretxikua, taka-ta ta fan ta batu eta etxera.
- Esan dogu zuzia udabarrixan eta gero, ze sasoittan hasten dira honguak eta gibelurdiñak eta?
- Ba hor zerak dauz, susia goixan gastau eta behian perretxikua hasi.
- Setienbre inguruan edo oktubre edo? Abuztuan.
- "Agosto"? Baitta, baitta "mayo" be bai, "mayo" be bai.
- Honguak be bai?
- Bai. Leheningo-leheninguak bai.
- Leheninguak bai. Makiña bat jandakuak gaz gu.
- Perretxiko guztiak sasoi hortan hasten dira? Maiatzian edo, batzuk, zeintzuk lehenau ta?
- Leheningo ba leheningo hemen urten izan daue honguak, eta gero ba saltsak eta gibelurdiñak eta, horreik ba gerotxuau.
- Gerotxuau.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!