Oñati (Gipuzkoa)

Soldaduekin eskolan

Soldaduekin eskolan Asteburuetan ez zuten izaten ikastetxetik irteterik. 200 mutiko inguru zeuden "Padres Paules"-etan. Gerra denboran soldadu italiar, alemaniar eta espainiarrekin batera egon ziren ikastetxean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-054-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Asteburuetan ez zuten izaten ikastetxetik irteterik. 200 mutiko inguru zeuden "Padres Paules"-etan. Gerra denboran soldadu italiar, alemaniar eta espainiarrekin batera egon ziren ikastetxean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolatik gabetan edo aste goixenetan edo urteterik izaten zeuein?
- Ez! Han iñundik urteterik. (...)
- Klausura?
- Klausura morrailluen azpixan. (...)
- Eta mutillak bakarrik, klaro.
- Mutillak bakarrik klaro. Haxe bihar geben! Neskak egon ba ziran han! Orduen be beste zeozer asmauko zan.
- Eta zelakua zan bera, kolejixua?
- Kolejixua haundixa.
- Haundixa, ume askko zeban?
- Kolejixua? Han e... hortxe zerian, hori Murgiatik zerera, Murgiatik handik nora faten da? Bilbora atzekaldera, atzekaldera faten da, baiña ha haundixa kolejixua, bueno!
- Zenbat izango ziñain? Badakotzu goguan zenbat mutiko ziñain?
- Han mutikuak? 200 bat igual.
- Etxetzarra orduan.
- Bueno, kolejixo haundixa, oso haundixa. Gero soldauak egon ziren gerra denporan. Soldauak baiña, gero prisioneruak, baiña tremendako jente pilliak egon ziren han, e? Eta gu euren artian danak nahasi eta ha zera, azkenian ezebez.
- Eta han be babia emuten zotsuen bazkaltzeko?
- Han eztakit ze emuten euein baiña, etxian behintzet makiña bat, majo jaten geben. Horixe goguan hartu dozu ba, e?
- Eta hori esan dozu, gerra denporan soldauak eta egon zirala, eta zuek be han gerra denporan?
- Bai, hantxe-hantxe, soldau pillan, soldauak egon ziran han italianuak, alemanak, egon ziren hemenguak be bai zerak, infanterixia, artilleria, danetakuak egon ziren han. Baiña zenbait soldau eta zenbait... bueno!
- Eta zuek klasiak eukitten zittuein soldauak egon ziran bittartian?
- Bai, zerbait, gerra denporan ezebez ixixa, errezau ta errezau, "Santa Maria" eta "Santa Maria".
- Soldauen alde errezau, ezta?
- Bai, soldauen alde edo kontra...
- Bueno, baiña norbaitten alde ingo zeuein.
- Bai, bai.
- Francon alde izango zan.
- Bai, francon alde, francon alde gutxi itten xuan han jentiak.
- Eta gero handik Panplonara, beste kolejixo batera?
- Ez, kolejixua bera.
- Bera baiña...
- Bai, bai, beste kolejixo batera.
- Eta han be antzera?
- Han be antzera, (...).
- Eta zenbat urtekin bueltau ziñen handik?
- Ba nik orduan 13 urte edo euko nittuan, etxera etorri nitzanian, (...).

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia