Oñati (Gipuzkoa)

Saltzera Bergarara eta Zumarragara

Saltzera Bergarara eta Zumarragara <p>Ganadu asko eta 80 bat ardi zituzten. Gazta Bergaran saltzen zuten eta bildotsak Zumarragan. Errekadutara astoarekin kalera joaten ziren. Artoa eta garia ehotzera errota ezberdinetara eramaten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-053-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganadu asko eta 80 bat ardi zituzten. Gazta Bergaran saltzen zuten eta bildotsak Zumarragan. Errekadutara astoarekin kalera joaten ziren. Artoa eta garia ehotzera errota ezberdinetara eramaten zituzten.

Transkripzioa

- Zu umia ziñanian, ganaduak eta bazekazuezen, esan dozu ittulan lan egitten...
- Bai, gurian egoten ziren ba bost bat behi, ta bi idi ta txahalak lau edo bost bat txahal eta larogei bat ardi eta hiru-lau bat bihor, astua, ba bastante.
- Txarrixa be bai ekiko zenduen, ez?
- Txarrixak bi behintzet bai eta hola izaten zan lehen bizimodu hori, hola izaten zan.
- Ta zein ibiltzen zan artzain?
- Artzain ni ez naiz sekula ibilli, bueno han etxe inguruan zala mutikotan bai baiña bestela etorten ziran neguan hona behera, zera Berotegi, Berotegiko zera, hor etxe huts zahar bat euan han, eta hortxe egoten ziren bi hillabetian eta gero atzera gora, gero handik faten zan Arrolamendi aldera eta han esnia eta […], hara illunkaran fan eta erosi edo hango zerok, esniok kendu ta hurringo egunian mendixan ibiltten ziran, libre ibiltten ziran.
- Orduan gaztaia be ingo zeuein.
- Bai, bai, gaztaia bai, gaztaia gero ba haik pillatxua itten zanian astokada bat hartu eta Bergarara.
- Bergarara? Zeatik ez Oñatira?
- Oñatin baiño zer gehixau euelako han, hemen Oñatin pastore asko euen eta Bergaran gutxiao eta Bergaran saldu itten ziren samurrao, samurrao ba, gurian esaten euen moduan jakinddako klientiak egoten ziren, euk(ik)o zittuein 20, 30 edo 40 gaztae ta gehixenak hango dendarixak eta erueten euen, batak hartuko otsan hamar eta bestiak zortzi eta bestiak..., holaxe.
- Eta hori, Aurreko Mendittarrak danak Bergara aldera joeria?
- Bai, askok behintzet bai eta beste batzuk baitta lehenao baitta, Zumarragara faten ziren. Zumarragara hortik billotsakin ta hola.
- Bai, han Legazpiko kurtzia be bertantxe dago.
- Bai, bai, Zumarragara bai, nere andrien etxekotako mutilla Zumarragara fan zan zerakin, hor Azkazubikua, fan zan Zumarragara billotsakin udabarrixan eta bueltan etorrela edurrak hil eben, itto, hil in eben, hil zan.
- Hotzak?
- Hotzak. Edur bisutsakin itto, itto in eben ha. Bai eta ...
- Ze edadekin hori?
- 18 urtekin. Eta abrillian.
- Udabarrixan, e!
- Bai, bai, udabarrixan. Hara billotsak eruatera abrillian hil zan ha.
- Eta zuek errekauak ittera ta, kalera etorten ziñain?
- Bai, bai, kalera, kalera, Bergara urriñago geraketan da; astuan, hartu astua ta ba kalera, eta bestela ba hamabostian behin edo, bai, hamabostian behin, hartu astua eta garixa ixotera zera, Errotabarrira, eta artua ixotera Liñazibarera, hor be ixoten euen baiña gari edo Liñazibaren arto uruna itten euen asko hobia, hori harrixen asuntuatik izan bihar dau, Liñazibaren itten euen hobia artua; eta garixa hemen hobia eta holaxe, betik holaxe in dogu, hartu astua ta aide, eta gu mutikuak, astuak jakitten eben bidiak, harek ez dako esan biharrik, mutikuak astuan etxian lotu zeori, zorruori eta astua zuzen fango zan, e? Kalera etorten zan Torretik behera astua taka-taka, Ankaluzetik hor, Naparreneko kantaletik zuzenian, zerera, hori Linazibarera zuzenian kalia pasauta. Ha ez zan ekibokaitten.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia