Oñati (Gipuzkoa)

Soldadutzako kontuak

Soldadutzako kontuak <p>Melilla eta Tetuandik baimenarekin etortzen zen etxera. Soldadutzan 40 kilometro oinez egin behar izan zuen hagin bat ateratzeko. Afrikatik Huescara bidali zuten soldadutza bukatzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-051-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Melilla eta Tetuandik baimenarekin etortzen zen etxera. Soldadutzan 40 kilometro oinez egin behar izan zuen hagin bat ateratzeko. Afrikatik Huescara bidali zuten soldadutza bukatzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta guk etxian dirua bihar eta gure aittak eta Afrikara neri, eurak dirurik ez eta zela bialduko nostain ba? Hiru urtian hala be soldautzan, ta gure aittak esaten xuan, ni hiru urtetan etorri nintzuan permisuakin, ta biajia 1.000 erriel kostaten xatala neri, aittari, eta handik etortia kosta be bai, e?
- Klaro, biajia.
- Fan-etorrixa ezta?
- Fan ta etorri ittia.
- Eta zela etortzen ziñan, barkuan?
- Barkuan, leheningo Melillatik Malagara eta Malagan 13 bat orduko rekorridua itten xuan barkuak, ta bigarrenian handik zera pasau gitzuanian Tetuan aldera pasau nintzanian, Tetuandik Ceutatik zera Algecirasera ordu ta erdi bat bakarrik barkuak itten xuan. Bistan, bistan xauk Algeciras hori. Estrecho de Gibraltar edo zeori.
- Eta gero trenez?
- Eta gero trenez; 50 km. Tetuanera, beste 50 ettuk egongo, baiña 45 bat Tetuandik Tangerera. Tangerera autubusak egoten txiuzan. Tetuandik Tangerera oiñez fanda ñauk handik Reaya erdi-erdixan xauan kanpamentuan egon nintzan lekua, eta agiña etaratera be zetik Tetuanera etorritta ñauk, 40 km.an agiña etaratera Reayatik.
- Oiñez.
- Oiñez. Hortxe in gitxuan beste 27 hillabete, eta hortik atzenengo zortzi hillabete edo beratzi hillabetiak Horna de Gallegotik, hortxe Sabiñanigon ta Formigalen ta Escarrillasen ta, honeik kanpo de tiruak eta izaten ziranian, egoten ziranian maniobrak Escarrillasera faten gitzuan, baiña Escarrillasen hil pare bat egitten giñuan.
- Eta handik, Afrikan egon zeontzenetik zenbat aldiz etorri ziñan permisuakin?
- Hiru aldiz.
- Hiru aldiz. Hiru milla errial orduan.
- Bai, eta orduan? Orduan badakik zenbat balixoen horrek?
- Asko.
- Orduan behixak be, Oñatin ziranik onenak be 1000 pezetatik azpira izaten txiuzan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia