Oñati (Gipuzkoa)

Eskolatik soldadutzaraino

Eskolatik soldadutzaraino <p>Eskolan Ospitalean hasi zen eta gero agustinoekin San Anton kalean jarraitu. Gero morroi joan zen Garagaltza Haundira 1936a arte. Orduan lanean hasi zen Zubillagako Altunaren forjan harik eta soldadutzara joan zen arte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-051-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan Ospitalean hasi zen eta gero agustinoekin San Anton kalean jarraitu. Gero morroi joan zen Garagaltza Haundira 1936a arte. Orduan lanean hasi zen Zubillagako Altunaren forjan harik eta soldadutzara joan zen arte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña eskolara be fango ziñain egunen baten, ezta?
- Eskolara gu fan gitzuan, nere anaia, gure anaia ezagutu zeuein Martin?
- Bai horixe. Badaku haren grabaziñuak.
- Gure Martin ni baiño hiru urte zaharraua zuan, enda lehenengo Hospittalian batera ibilli gintzuan, ta Hospittalian ni hasi nintzanian ha Santa Mariñarako, Morenoana pasau zuan.
- Santa Mariñara?
- Santa Mariñara, bai. Nazionalak xauzaken hor eskolak, Pipoxo eta Moreno, eta erdixan xauan musikako txarangia, Santa Mariñan, oin eskolai dirazen leku horretan. Enda han gure Martin han ze in zanian, agustiñuak, hemen honeik Benediktenetako mojak xauzaken hemen San Anton kalian xazaken, eta San Anton kaletik fan ziranian ha barrixa indda hara, horra etorri txiuzan agustiñuak, eta agustiñuak ifiñi xuein eskolak. Eta gu orduentxe hasi gintzuan agustiñuakin eskolan.
- Milagrosenetik, edo Hospittaletik pasau ziñain agustiñotara?
- Hospittaletik zera, bai, ta anaia Santa Mariñatik, baiña ni ez nintzuan ibilli anaiaz zerian, nazionalian ni ez nintzuan ibilli. Ta hortxe in nuan nik hiru bat urte eskolan eta gero handik fan nintzuan kriau Garagaltzara. Gure anaia hamaika urte orduko, agustiñotan hiru urte in bai, eta hiru urtetan leheninguan ta bigarrenian ta hirugarrenian hiru diploma etara txuan, enda eskolarako halako gogua, ta halako zera bai eta gure aittak eta dirurik ez xakuein, eta lanerako, lana in bihar ta guk mutikuok aittari eta amari lagunketan ibiltten gintzuan, banastagiñan, eta eskolia alde batera, eta ni fan nintzuan kriau hamabi urtekin Garagaltza Haundira, eta Garagaltza Haundixan egon nintzuan harik eta treintaiseisera arte egon nintzuan. Trentaiseisian gerria hasi ebenian fan nintzuan Altunenera, mutikuak bizittuein, ta Altunanak hemen bizi txiuzan, Mendiko kalian, ta nere ondorian etorri txiuzan eta fan nintzuan Altunenera lanera.
- Zubillagara?
- Zubillagara, bizikletan, e? Faten nintzuan, egunian 16 kilometro, enda zela tijeria estanpaittera horra, zela hasi zian forjan, ni forjan hasi nintzuan. Eta nik soldau fatera orduko, 21 urtekin fatera orduko, 16 urtekin hasi bai eta forjarixa nintzuan. Forjan han Altunanian forja ze itten eben lana itten eben danak manejaitten nitxuan nik 21 urtekin. Ta soldau hiru urtian soldautzan, ta guk han ondo irabazten giñuan Altunenian, destajuan itten giñuan ta, lana ondo manejaitten giñuan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia