Oñati (Gipuzkoa)

Arto zuriketa festa

Arto zuriketa festa <p>Beliendarren familiak antolatzen zituen jaiak Mendiko Kalean, arto zuriketa probetxatuz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-051-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beliendarren familiak antolatzen zituen jaiak Mendiko Kalean, arto zuriketa probetxatuz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gure gazte denporan, hemen aldekuan, Beliendarrak bizi txiuzan. Belienak.
- Belienak?
- Bai. Ta el año trentaiunuan fan txiuzan Portugaletera bizittera. Txiuzan bost anae eta arreba bat enda gu baño zahartxuauak, hareik orduko soldautzaia ta indda xakuein, "el año 31" ordurako lizenziauta ta etorritta ta danak indda xazaken hareik, gu baño zaharrauak txiuzan, ta hareik izaten txiuzan hemen fiesta danak organizaitten zittueiñak, Mendiko Kalen fiesta haundixak itten ziuzan. Eurak eukitten xuein behixak be bai, txarrixak be bai, Torrealden lurrak be baxakuein, enda hau garai hontan Santu Guztietatik hemen garai hontan, zera itten xuein artua zuriketan, arto zuriketan ibiltten txiuzan, eta arto zuriketako Mendiko Kaleko famelixa danak inbitaitten txuein, eta gero akaberan, sagardaua ta gaztaña-erriak ta tremendako fiestia formaitten xuein.
- Guk, Arantzazun, nik ama Arantzazukua dakot, guk esaten dogu "artua irakurri".
- Bai, hori onddiok leku askotan itten dok, oin artuak gastau inddok eta, baiña orduan garai haretan bai, e? Holaxe gure bizimodua.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia