Eskolak erdaraz eta diziplina zorrotza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-049-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko azaroaren 27a
- Iraupena: 0:04:33
- Erref: ONA-049/006
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Eta maristetan, bueno monjekin, erderaz ingo zetsuen monjak, ezta?
- Ez naiz akordaitten, baiña uste dot baietz, maristakin bai, erderaz.
- Kanpotarrak zian?
- Ba tartetan euskaldunen batzuk eta etorten zien, direktoria urte askotan izan zana hermano Carlos hau uste dot Antzuolakua zala ta euskeraz be itten eben, baiña eskolarik eta hola ez, ezta pentsau be ezta. Naparrak be bazian banakan batzuk, bai, euren artian.
- Eta Maristak gogorrak zian?
- Hareik bai, haik gogorrak zien.
- Zorrotzak.
- Haik gogorrak zien. Haik ya "dictadores". Han goizeko beatzittatik eguardiko hamabittara, eta ordu bittatik bostetara izaten zan eskolia, eta beatzittan joan eta danoiri jarten oskuen zerian, patixuan, illaran. Eta atzenengoko urtian, g(a)iñera, akordaitten naiz euki geben direktoria ba zan la letxe esaten dana. Harek pentsau eizu, formaitten zittuan taldiak eskola barruan, "equipos", eta arduraduna, ni bastante aldiz izaten nintzan arduraduna, ez dakit zeatik, haundixenetako bat nintzalako edo zeatik, eta sartu oskuen buruan hola norberak zera, norberan lagunak, batzuk egoten dia leku guztietara berandu aillegaittian diranak, ba geuk zela exijiu "hi, etorri" porke gero haren araberan emuten oskuen punto batzuek, eta hillen atzenien sari batzuk, ez dakit zer sari, ez naiz akordaitten zer sari izaten zien, baiña behintzet bai emuten oskuen holako sari batzuek, ezta? Eta geu arduraketan giñan lagunairi: "Hi, benga e, argi porke", hainbesteraiñokotxe zerakin.
- Hori egurra emutia modukua da, ezta?
- Bueno bien, baiña aparte egurra be baitta. Ni akordaitten naiz neure koiñatua, oin nere koiñatua dan bateri behin, galdera bat in, ta ez otsalako ondo erantzun, aurrekaldera pasau eragin, ipiñi han belauniko horrek hermano Carlosek hasi blou, blou, blou, hamalau golpe emun otsan, ez hola zerak baiña bai, nehiko.
- Min emuteko modura.
- Bai.
- Min eta aparte, han danen aurrian.
- Danan aurrian, danan aurrian, hori izaten zan zera.
- Zeatik hamalau golpe?
- Ba horixe, ha hasi zan, oso nerbiosua zan maixua be, hamalau moduan izan zekien hamar edo izan zekien hamasei, ezta? Baiña guk lagunok edo han geontzenak horixe dakou buruan, hola guk lagun artian kontu horreik etaraten dittugunian, holako gauzak urteten daue berihela, platora. Hamalau, e? daunba, dunba, dunba, hamalau emun otsan eta gero beste batzukatik be, maixu batzuk euzen nehiko gogorrak, nehiko gogorrak, bai. Nik neuk desarroillua nahiko aguro euki neben, gazterik in nintzan haundi, ezta? Eta bat euen "maixo txikixa". Ta neri ondiok lagun arteko afarittan eta batek esaten dost: "Hi izan hintzan bakarra maixu bateri...", jotia intentau nostan eta heldu notsan besotik. Bera baiño haundixaua ixa nintzan ni, eta ez notsan itxi joten. Dios, harek hartu nostan neri gorroto bat!
- Klaro, berandako umia ziñan.
- Bai ba, eskolako sarreran zan, ondiok akordaitten naiz nun, eta oin lagun arteko zera eukitten dogunian, sarri esaten dost lagun batek, "Heu izan hintzan han bakarra"! baiña ez, ni bakarrik ez, beste batzuk be baeuzen frente...
- Bai, frente itxia orduan maristeri izango zan kriston reboluziñua.
- Honbre, horixe zala, ez pentsau, e? Gero beste batzukin oso ondo arreglaitten nintzan, oso ondo.
- Danetik egongo zan.
- Bai, han momentu hartan ez dakit zeatik, uste dot ikusten nindduala, ba esan dotsueten moduan, aguro desarrollau nintzalako ba ez dot esaten nagusi ezta, baiña bai, hola deportian ta be inddartsua nintzan ta, holako gauzak bai, ta harek hori ez eben onarketan itxuria.
- Zeluak. Bera txikiña zalako igual inbirixia.
- Zeluak edo... bera txikixa zan, "maixo txiki" eukan zera, bai, ezizena.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!