Oñati (Gipuzkoa)

Kalera eskolara

Kalera eskolara <p>Kalean ibili zen eskolan bi urtean, Ospitalean. Bere anaia, berriz, maristetan. Marista, Agustino eta Frantziskotarren inguruko kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kalean ibili zen eskolan bi urtean, Ospitalean. Bere anaia, berriz, maristetan. Marista, Agustino eta Frantziskotarren inguruko kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bueno, gero ni be kalera fan nintzan eskolara, beste bi urte kalian in nittuan, hamabost ta hamalau urte hemen, legia zan hemen ibili bihar zan hamalau urte, eta hori kunpliu nebenian, kalian ibili nintzan beste bi urtian, Residentziako mojakin, Sor Pia, Sor Grazia, Sor Epifania.
- Eta nun zera, Ospittalian, eskolia Ospittalian euenian?
- Bai.
- Neu be ibillitta nago han.
- Han, han ibilli nintzan ni han, Ospittalian.
- Ni umetan, lau urtekin.
- A, zu behian parbuluetan ibilliko ziñan ezta, igual?
- Bai baiña, klaro, ni ibilli nintzan han oin dala 46 urte; zu, berriz, oin dala 80 urte.
- Ene! Ni antxiñako kontua! Mojok be oso poltxikan euki gittuan, gu betik ogixa edo tremesa edo eruan be itten gosten, gura euena, intxaurra edo gura dana. Eta berriz eskolan ondo preparauta geontzen, hango eskolia ez zan sekula be...
- Eta zuek anae-arreba danok faten ziñain eskolara?
- Bueno, danok, ba, ni baiño zaharraguak ya... Beste anae bat neukan oso listua eskolan, oso listua, maixuak esan otsan berak dakixen danak erakutsiko otsala hari esan otsan. Ameriketara fan zanari be igual esan otsan eta bestiari be bai. Eta orduan ha be gero partikular maristakin ta, hola ibilli zien beste batzuk orduan; lehen Maristak zian, nire semia Maristakin ibilli zan urtietan, gero Maristan eskolia ezkutau in zan hor, ezta?
- Ni neu ez naiz ibilli Maristakin.
- "Calle Amara" edo zela da hori? "Tamara" edo, Maristen nagusixen izena dako horrek kaliorrek, Agustiñotarako kale horrek, bai. Hori, liburu bat ekarri nostan Jabierrek, geixoren bat zainketan nauela, ta ez zeukan beste libururik? Ta zan Oñatiko Agustiñuena, hasi nintzan irakurten eta gustau xaten. Irakurri neben dana. Hemen pasau zien gauzak! Ta klaro, oñatiarrak zien gehixenok, zerok, Maristok, gero Agustiñuak be, hemen Agustiñotan sartu ez zan mutikorik ixa ez euen, danak leheningo Agustiñotan ifiñi eta gero, ba, eskolak ikasten zittuein behintzet onak, eta Arantzazun igual, Arantzazun mutikuak egoten zien "hasta 300 e, 300", eta hareiri danairi emun in bihar xate, zu. Eta Arantzazuko frailliak hemen Otadui etxe baten be etxia erositta euki euein eta gero behixak edo zerbait, esnia behintzet eukitteko umiendako eta zera, ezta?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia