Apaizari zuka hurbiltasunagatik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ikasketak dituen jendeari "de usted" hitz egin behar zaiola dio. Hala ere, berak apaiza oso hurbilekoa izan omen du beti (bera eliza garbitzen ibiltzen zelako) eta ez du izan apaizari berorika hitz egiteko ohiturarik.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ONA-046/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Berorika
Transkripzioa
- Nik "usted" errezago trataitten dot neuk be, holaxe eskolatik edo nik eztakit zer ta, baiña, enkanbio nik konfiantza dakoten abaria trataitten dot "de tu", neure hurrekua izan ezkero, ha be "de tu". Neuk famelixa moduan danak "de tu", baiña hortik gaiñera, halabe karrera bat dakon gizona betik "usted" trataitteko legia da, karrera bat dakona "usted", legez "usted" tratau bihar da. Bai, gaur eztakit hori asko errespetaitten dan, baiña ez euen geixki errespetaittia.
- Zeuek apaizari ta "berori" itten zetsazuen?
- Bueno, nik apaiza oso hurrian euki dot hau Uribarrira etorten dan don Sabino be, oso hurrian eta hainbeste hurrian elizako lanetan, garbiketan, betik garbiketan, uste dot San Andres azkeningo neuk garbittu nebela, hala, eskillaria ifiñi ta dana garbittu, goittik-behera. Baiña oso... ni betik apaizen onduan. Leheningo etorri zien hona...
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!