Lehengo etxe zaharretako tresneriak
Bera umea zen garaiko etxe zaharretako sukaldea, sua, logelak eta abarrak nolakoak ziren. Ehunezko izara gogorrak. Arropa, abarka eta alpargatak. Zapatak hiletetarako eta Corpus Egunetarako erabiltzen zituzten.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:04:20
- Erref: ONA-045/013
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta zelakua zan zu umia ziñanian zeure baserrixa, baserrixa zelakua zan?
- Gure baserrixa? Neu jaixo nintzana? Ba, baserri zahar-zahar bat da hori. Zahar bat, oin arreglauta dakuei, etxia ederra indda dakuei baiña, orduan etxe zahar bat.
- Eta zelan zeuan, sukaldia eta zelakuak ziran?
- Sukaldia? Ba, sukaldia bastante ona euen, harlosia sukaldian, soruan harri-losia, harri-losa onak gaiñera egozen, Mikelete Etxe ondotik eta ekarrittako harrixak ziela esaten euen, bai.
- Eta sua?
- Sua, beheko sua.
- Ekonomikarik ez?
- Ez, ez ekonomikia ez, ekonomikia gero ifiñi zan. Honeik onddiok barrixak dira ekonomikok eta.
- Ni neuk betik ezagutu izan dot.
- Bai, zuk ezagutuko zeben baiña guk ez.
- Eta beheko sua ze zegoen, txoko baten, ezkiñan?
- Bai, batzuk erdixan be bai, batzuk erdixan eukitten euein, sukaldian erdixan sua.
- Bai, hori be entzunda nekan. Sukalde erdixan sua batzutan.
- Nik ikusitta dakot hori, baiña Euskal Herrittik kanpo. Burgosen eta hola.
- Ba lehenago, ni akordaitten naiz Antzuelasen be euki euen sua erdixan dala.
- Joño, han Aurreko Mendixen, e?
- Bai, Antzuelas jakingo dozu, ba, nun dauen?
- Bai, bai.
- Antzuelas etxietan edo Antzuelan?
- Antzuelasen, Antzuelasen.
- Idiazabaldik gora fanda.
- Bai.
- Eta gero kuartuak eta?
- Ba kuartuak eta be ahal dan modukuak.
- Eta ohiak?
- Ohiak be bai, ohiak oingo antzerakuak, oin beste lujokin ez baiña ohiak be, ba, ohiak.
- Koltxoia eta zelakua izaten zan? Ardi laniakin, edo?
- Bai, ardi uliakin inddakuak koltxoiak.
- Eta jergoiak? Jergoiak muelliakin, ezta? Holakotxe muelliakin.
- Alaba: azpixan arto-maskalakin […] indda.
- Baiña artian be gustora faten giñan ohera, gustora faten giñan artian be.
- Kantsauta.
- Bai horixe.
- Eta izarak liñozkuak esan dogu lehen, izaten ziran.
- Izarak ehunezkuak.
- Ehunezkuak. Eta ze izaten ziran, gogorrak ezta?
- Haik bakarrik be horrenbaten egoten zien zutik.
- Nik probauta dakot liñozko izarak eta dira, humedadia edo, oso gogorrak, ez dira nere gustokuak.
- Bai, gogorrak. Gustokuakin […] egoteko, haik gogorrak ziran ta. Haik hola indda hazka itten euein.
- Eurak hazka in, ezta? Eta orduan ez zan gaur egunian beste erropa eta halakuak.
- Ez, ez, orduan ez euen horrenbeste erroparik, orduan dauena jantzi eta biaje, ez zan egoten pentsaitten ze jantziko ete doten.
- Dauena. Eta oiñetakuak?
- Oiñetakuak, abarkak, eta astegunetan alpargatak, eta domeketan be bai alpargatak, eta zapatak entierruetarako ta, holakoxetan bakarrik. Corpus Egunerako ta.
- Kalera fateko.
- Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!