Oñati (Gipuzkoa)

Erromeriak eta jaiak

Erromeriak eta jaiak <p>Urtiagaineko erromeriak, dantzak eta neska-laguntzeak. Arantzazura sarri joaten ziren. O&ntilde;atiko jaietan barraketara ere bai. Corpus Egunean eta Aste Santuetan, berriz, prozesiora.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urtiagaineko erromeriak, dantzak eta neska-laguntzeak. Arantzazura sarri joaten ziren. Oñatiko jaietan barraketara ere bai. Corpus Egunean eta Aste Santuetan, berriz, prozesiora.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta domeketan gero ya nagusitxuaguak indakuan, erromerixara eta juango ziñazien, ez?
- Nora?
- Erromerixara.
- Erromerixara? Erromerixara gutxittan faten giñan gu, erromerixia bertan egoten zan, auzuan, hortxe Urtiagaiñen. Oin aiña kotxe ez zan ibiltten ta, kamiñuan.
- Eta ze egoten zan, soiñujolia egoten zan?
- Bai. Akordeona joten euen.
- Zein egoten zan?
- Ba hementxe auzoko mutikote batzuk egoten ziren, batzuetan ahokua, beste batzuetan eskuetakua ta holaxe.
- Eta "agarrauan" be itten zenduen dantzan?
- Huum! Agarrauan... ez hoba!
- Zer, abaria begira?
- Bai.
- Ez zeban lagatzen abadiak ala, agarrauan itten?
- Ez hainbeste.
- Eta gero neska-laguntziak eta itten ziran?
- Neska-lagunketiak eta? Bai behin neska ta mutil egin ezkero, lagunketan euen.
- Zelan izaten zan? Dantzan egin lehenengo eta gero lagundu etxera ala?
- Bai.
- Eta hor Urtiagaiñen erromerixia egoten zanian, ya ordurako tabernia baeuen?
- Bai, Bixente ta Maria.
- Ez xat itten ezagunak izenak.
- Ezetz? Ba haren seme-alabak ondiok bizi dira.
- Horreik bai, seme-alabak bai baiña bera...
- Alaba: baiña horrein aitta, neu justo-justo akordaitten naiz ta.
- Zu be ez?
- Alaba: ni bai, ni akordaitten naiz, baiña ni artian oso gaztia nintzala hil zan hori.
- Flakotxo bat zan.
- Bai, akordaitten naiz.
- Ta Arantzazura eta faten ziñain?
- Bai, Arantzazura bastante faten giñan.
- Mezetara edo…?
- Mezetara edo, bai. Mezetara Ama Birjiña egunian behintzet segiru faten giñan, urtero, eta bestela be bastante sarri.
- Eta inguruetan beste erromeririk egoten zan?
- Inguruetan? Ba auzo danetan egoten zan, auzo danetan, baikotza bere auzuetan.
- Eta juaten ziñazien zuek?
- Ez, gu bertan geraketan giñan, bertan ibiltten giñan gu.
- Eta kalera jaixetan?
- Kalera be jaixetan ez, San Migeletan ta Corpus Egunian ta holakotxietan.
- Ta ze egoten zan San Migeletan kalian?
- San Migeletan? Ba barrakak eta orduan be egoten ziran, barrakak, bai.
- Zelakuak egoten ziran barrakak orduan?
- Zelakuak? Ba astotxuak eta... hola bueltan ibiltten ziranak eta.
- A, bai?
- Holakotxiak.
- Astotxuak lotuta bueltan, igual sei-zortzi astotxo edo?
- Tiobibuak.
- Oin tiobibuak esaten xakona?
- Tiobibuak.
- Alaba: katiakin egoten ziren, hori, kolunpixo moduko horreik.
- Eta ze gehixago egoten zan, musikia edo?
- Bai, musikia, musikia egoten zan, eta tanborradia be bai.
- Tanborradia ta. Corpus Egunian prozesiñua, eta Aste Santuan be bai, Aste Santuan be prozesiñua egoten zan. Holakotxiak egoten ziren, beste ezer asko ez.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia