Oñati (Gipuzkoa)

Arropak eta izarak

Arropak eta izarak Ama Goroetatik ("Korueta") Gorordora ezkondu zen. Arropa garbiketara errekatxo batera joaten ziren eta sasian eseki lehortzeko. Masusta garaian arazoak. Arropak mahoizkoak eta izarak liho-ehunezkoak izaten ziren. Lihorik ereiten ez zuten arren, gorueta-lanak ezagutu zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama Goroetatik ("Korueta") Gorordora ezkondu zen. Arropa garbiketara errekatxo batera joaten ziren eta sasian eseki lehortzeko. Masusta garaian arazoak. Arropak mahoizkoak eta izarak liho-ehunezkoak izaten ziren. Lihorik ereiten ez zuten arren, gorueta-lanak ezagutu zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zenbat jente bizi ziñazien etxian?
- Zenbat jente? Ba geu sei anai-arreba giñan, eta aitta-amak eta...
- Eta amama edo aittitta edo ez?
- Ez, ez neben ezagutu amamarik, aittaittarik be ez.
- Eta gurasuak, bertakuak ziran? Aitta eta ama bertakuak ziran? Oñatiarrak bixak?
- Aitta oñatiarra eta ama Koruetakua.
- Orduan ama ezkondu zan hona.
- Bai.
- Eta erropak garbitzeko eta, zelan itten zenduen?
- Ene! Erropak garbiketako ahal dan moduan, hola leku gutxittan egoten zan ura ta. Erateko be urriñetik, urrin oso urrin ez baiña, ekarri in bihar izaten geben. Eta han errekatxo bat pasaitten zan eta hantxe errekatxuan euen holako baiñeria moduko zer bat indda, potolo bat, eta hantxe erropak garbiketan ginttuan.
- Errekan.
- Bai. Erreka txikiña zan, ura "tsiiiiiiiiii" faten zan ta haxe beteta egoten zan. Hantxe.
- Eta jaboirik edo erabiltzen zan? Jaboia edo?
- Bai, jaboia bai.
- Eta erropak garbittu bertan eta bertan astindu gero?
- Bertan astinddu ta, sasixan esegi ta...
- Sasixan? Kordelik be ez euen, erropia esegitteko?
- Kordelik be ez euen, olabazittan ta sasixan ta holaxe. Masusta denporan, masustak zikin-zikin itten zittun atzera ta... atzera garbiketara.
- Eta ze izaten ziran, erropak liñozkuak eta egoten ziran? Zuek bazekazuen liñozko erroparik?
- Erropak? Erropak orduan izaten ziran ba, erropa azulak, mahunak eta, gizonendako mahunak eta.
- Alaba: izarak eta, liñozkuak bai.
- Izarak bai. Izarak etxian inddakuak ehunakin ta, ehuna, ehuna jakingo dozue ba zer dan. Ehunezko izarak.
- Eta etxian egitten zan?
- Etxian lehenaukuak egitten euen baiña guk ez geben ikasi. Gure denporan ez geben in.
- Baiña auzuan egongo zan norbait holako lanak itten zittuna.
- Auzuan? Ez dakit ba asko egongo zan be.
- Alaba: sekula ez dostet entzun honeiri...
- Ez, gutxi orduan, goruetan itten euenak be gutxi.
- Bai? goruetan neuk be ezagutu dot.
- Goruetan ezagutu neben neuk be bai baiña, geuk ez geben itten behintzet, liñurik ez geben ereitten.
- Ikusita daukazu baiña liñua ereinda?
- Liñua ba, ereitten ez neben ikusi sekula baiña, ereinddakuak jasoten eta zelaixen zabalduta eta, eukitten zittuein.
- Eta zelakua zan liñua?
- Liñua? Ba garixen antzekua, haundixa be garixen tamañu igualekua, ta zelaixen euki puska baten ta gero itten zittuen trangaatu, ta ez dakit ba zer esan be, egur batzuk egoten ziren hola bittartia dakueiñak eta han bittartian "tranga-tranga-tranga" hantxe. Eta gero harekin harixa egin, ta harekin erropia.
- Ehuna egin, ehuna gero ezta, harekin?
- Bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia