Oñati (Gipuzkoa)

Kalera errekadutara

Kalera errekadutara Ganadu eta ardi zainketan. Domeketan lanean hasi aurretik entzuten zuten meza. Zapatuetan kalera joaten zen errekadutara astoarekin, etxeko gauzak saldu eta etxerako beharrezkoak zirenak erostera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ganadu eta ardi zainketan. Domeketan lanean hasi aurretik entzuten zuten meza. Zapatuetan kalera joaten zen errekadutara astoarekin, etxeko gauzak saldu eta etxerako beharrezkoak zirenak erostera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta baserrixan, Gorordon esan dozu, Gorordo ezta? Jaixotetxian ganadu asko zekazuen?
- Asko ez, orduan ba lau bat behi eta euren txahalak, ta ardi batzuk, ardixak, eta ardizain ta in bihar izaten geben, domeketan be ez euen libertaderik, ardizain, edo zertanbait.
- Mezetara fango ziñain.
- Bai, mezetara bai.
- Hortarako baeuen libertadia.
- Bai, mezetara bai, mezetara goizian goiz jaikitta gaiñera.
- A, bai?
- Bai.
- A, gero lanak in ahal izateko?
- Bai, goizian mezia entzun eta gero lanak. Txikittan ikasi geben guk lanian.
- Txarririk eta eukiten zenduen?
- Bai, txarrixa, txarri bat eukitten geben urtian, urtian bat, hiltteko.
- Astua be etzan faltako.
- Astua? Astua be bageukan.
- Eta faten ziñan errekautan kalera?
- Bai, faten nintzan.
- Zapatuero?
- Ba, gehixenetan, zapaturik gehixenetan. Zer saldu gutxi eukitten geben ta, zerbait saltzeko bageukan saldu eta, diru gutxi hartzen geben eta eurak aguro gastaitten gittuen ta etxera.
- Ze eruaten zenduen, esnia? Esnia eruaten zenduen kalera?
- Bai zera, esnia etxian jateko lain euki ezkero pozik!
- Baiña arrautzak edo zerbait...
- Bai, arrautzak eta gazta banaka batzuk, udan ardixakin, ardi esniakin indda eta, holaxe.
- Eta frutarik edo kastañarik edo intxaurrik edo saltzen zeuein?
- Gaztañia bai, intxaurrik ez, intxaurrik e, arbola gutxi geukan ta, intxaurrik ez.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia