Torreauzo auzoko baserriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-041-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Torreauzo ziurrenik Oñatiko auzo txikiena izango omen da lurrez eta jendez. Auzoko baserriak izendatzen ditu. Zazpi baserri dira guztira eta 14 familia bizi dira denera.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko urriaren 23a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ONA-041/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
-Auzua asko aldatu da?
-Bai. Bueno, hau auzo oso txikiña da, e? Oñatiko, seguramente, territorixuan, metro kuadrauetan eta habitantetan txikiñena.
-Ze etxe sartzen dia hemen? Lasa...
-Hemen? Torria bat, Errota bi, Azkonitza hiru, Munazatei lau, Azpikua bost, Elazarra sei, Etxe Haundi zazpi. Horreik baserrixak zienak. Ta gero oin bizi dienak hortik gaiñea, ba, gero Alfontxo, zortzi, Mendi beatzi, bueno, Mendi, bai, [...] beatzi, nere semia hamar, gu hamaika, eta hemen bi, hamahiru. Hamalau bezino. Torreauzok ez dako /eztako/ besteik.
-Basarrixetan danetan bizi da jentia ondio?
-Bai, hemetik ez dau... Bueno, ezkondu dienak kanpora ba, bai, baiña bestela...
-Baiña basarri hutsik ez dao...
-Hemen basarriik bapez ya.
-Ez, baiña hutsik, jente barik.
-Ez, ez, ez, ez, danian. Munazatein be ba lehen bizitza bat zana oin bi, baserrixan bertan in zittuein bi bizitza, anai-arrebak.
-Ta Elazarran?
-Elazarren be "lo mismo".
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!