Baserriko bizimodua; umetako lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-041-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserrian hiru behi inguru, txerria eta untxiak izaten zituzten. Umetatik lan egin beharra izaten zen, batez ere "ittaurrean". Baratzea eta soroa ere bazituzten eta denetarik hartzen zen orduan. Inguruetan gari asko hartzen zen lehenago. Torreauzoko baserri "fuerteenak" zeintzuk ziren.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko urriaren 23a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: ONA-041/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
-Zuek etxian ganaurik-eta bazeukein?
-Hemen? Bai. Guk hiru behi. Hiru behi ta beste bi txahal edo hola izaten zittua; beste txarrin bat edo beste...
-Eta ardirik edo?
-Ez, ardirik ez. Beste koneju batzuk, beste oillotxo batzuk...
-Etxerako, ezta?
-Etxerako, bai.
-Umetan lan ein beharko zenduen basarrixan, ez?
-Bai, bihako in! Ittaurren ta. Hotz galantakin hemetik aurrea. Tremendako izotza ta sudurretik dindilixuak.
-Ta hori izaten zan umien lana, ittaurrian...?
-Bai, bai, ittaurrian ittia izaten zan orduan umien lana. Gure bizimodua hola hasi zan.
-Eta orturik eta? Bazekazuen, ortua?
-Orduan? Bai, orduan ortua ta sorua, danak.
-Ta ze itten zan?
-Ortuan? Ba ointxe itten dana, porruak eta azaak eta, tomatiak eta...
-Oin gariik ez da eraitten.
-Oin gariik ez da /ezta/ eraitten. Garixa iñok... Oñatin, apostia eingo ñukek, ez dauela /eztauela/ gazte askok garixa zelakua dan be. Jakin be ez, segurutik. Noiz eraitten zan ta...
-Araban ikusitta.
-Araban ikusitta, "lo único", fan dana. Hemen lehen garixa bastante hartzen zan. Hau, Etxehaundi, [...] dauena? Hori ta Lazarraga, horreik zien hemengo Torreauzoko zerik fuertienak, baserririk fuertienak. Hor gari asko hartzen zan.
-Errota nun dakotzue hemen?
-E?
-Errotia?
-Errotia, Garibaiko errotia.
-A, Garibai, karo.
-Eta... Garixa ta artua ta arbixa ta... orduan, ba, orduan ez euan besteik.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!