Oñati (Gipuzkoa)

Inguruetako karobiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-029-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Karea non egiten zuten; inguruetako karobiak. Basoetan ere egiten ziren karobiak. Honen inguruko azalpenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehenengo, karia nun itten zan, zein lekutan?
- Ba, etxe gehixenetan karia, toki askotan, [aldekuan] be bai, hemen gurian be bai, zerien, Erostegin be baeuen karobixa, Urzelain be bai, Konkenian be bai, eta gero basuetan be eitten ziran orduan karobixak.
- Basuetan be bai?
- Bai, basuetan be, otiakin nola eitten zan, otia nola erreten zan, ba otia ebagi eta otia etxera ekarri biharrian, basuan karobi zulua ein eta gero basuan erre, hurrao eukittiarren.
- Baserri baikotzak eukitten eben bere karobixa?
- Ez.
- Edo auzoko hainbeste egoten zian?
- Ez, bat .. bat, egoten zian, ba, Gorordok be hantxe eukan karobixa.
- Oin ya ez, oin txabolia eindda dakou.
- Geuk be ez! Ez dakou oin. Geuk be hortxe geukan, etxe onduan.
- Nik neuk ez dakot goguan guria be.
- Aldekuak be aldamenian hortxe eukain, ointxe kendu euein honeik be. Horko kamiñua ein zanian kendu euein aldekuak be. Geuk be ointxe kendu dou. Oin hemen egongo dia: Erostegi Txikiñian dao bat; Urzelain be tapauta dao; Konkenian dao beste bat.
- Oinddiok lehengo moduan, e?
- Konkenian beste bat.
- Urzelain be bai.
- Baiña tapauta!
- Bueno, zikiña botata edo.
- Bai, horixe. Horrek ez dako txisterik, ikusi ein bihar da karboixa zelakua dan, barruan.
- Konkenian dago orduan, ikusteko modukua?
- Bai, beste bat, akaso zikiñez beteta ez badakoi, baiña Konkenian dgo etxetik goratxuao, etxetik pittin bat goratxuao dakoi, Urtigaiñera dauen euren bidian, hantxe dao.
- Ikusi barik…
- Kamiñotik bistan dao.
- A, bai? Sekula fijau barik nenguen.
- Ba horixe, fijau ez, klaro.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia