"Evacuar" hitzaren esanahia ezin ulertu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-021-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bizkargin ere borrokatu ziren. Bertan, jende asko hil zen. Atzera egitea oso gogorra izan zen; Gregoriok bere bizia arriskuan ikusi zuen. Erdara ez jakiteagatik, askotan gertatutako pasadizo bat kontatzen du.
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:03:44
- Erref: ONA-021/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Nora fan ziñain? Bizkargin ibilli ziñain?
A-Ez Gernikara fan…horixe! Bizkargin neu ibilli nintzan aurrenengo, ez da esatiarren baiña azkenengo erretiradia esango dotsut nola zan, pasau geben errekia, Gernikara pasau barik, Amorebieta aldera dauen errekia pasau eta bestekaldera, eta honako ametrailladorakin, honako senzillu zer batzuk eukein, italianuak edo ez dakit zer ziran, tiraketan ametrailladoriakin, eta guk hartu geben bide zer bat, eta bide zeretik eta ba alto ingo osten, eta hala igo geben gero Bizkargira eta Bizkargira fan giñan handiko puntara, Bilbo aldeko puntara eta Bilbo aldeko puntatik, eurak iegozen han, eta gero honutz etorri bihar izan giñan, hemendikaldeko puntara, frentera, eta Calles, hau Oñatiko hau, Callesek: “hi Alejo! Bertan geratu biharko xuagu!”, “Bertan geratu?”, “Rekoño, horixe dok ederra!”. Eta bertaraiño aillegau ziranian, erretiradia emun euen eta fuera, eta Calles han geratu zan.
-Bertan?
A- Bai. Gero, Goittik behera eurak tiroka eta nik pasau dudan raturik txarrena zuan eurak tiroka eta behian iñora fan ezin, estamangutik jodiuta konpletamente eta ezindda beheko zerakin. Eta handik gero behera zertu giñan, erretirau giñan.
-Zu be han inguruan ziñan?
G-Han Bizkargin guk in geben erretiradia...
A-Fatala!
G-Kaiñonazua eta... !!
A-Albo bittatik.
G-Jo ta ke kaiñonazuak, hementxe garbittu bihar xuagu!
-Jente asko hil zan Bizkargin be, ezta? Alde bixetatik.
G-Bai.
A-Calles han geratu zuan orduan, eta itxuria ez otsain, ez euen garbittu, ha be erretirauko zuan.
-Zein zan zuen jefia orduan? Batailloiko buru eta zeiñek itten eben?
G-Ba orduan, ez zuan Xegundo Martinez?
-Xegundo Martinez izango zan? Baiña zer gradu eukitten eben?
A-Tenientia.
G-Eta kapitana egittia gura geben guk. Danak, e?
A-Balientia zan mutilla, mutilla sanua eta… Martinez, bihar dan modukua.
G-Guri Akostan badakik zer pasau xakun?
A-Nun?
-Akostan, Araban, Nafarrete onduan.
G-Bai, Akostan gazaken gu, eta etorri xakok partia zeari, kapitanari, Aldabe edo nola zuan ha, bergarakuori?
A-Etxain, etxain. Ez… (…)
G-Bueno, etorri xakuan partia kapitanari eta koiño, ifintten xuan ba “que hay que evacuar”, eta ez jakixan zer zan “evacuar”, “evacuar” “que hay que evacuar”, erretiradia.
-Erderaz jakin ez.
G- Eta bagiñaukan guk bat erdelduna, ez jakixat, ez nauk akordaitten oin haren izena, zaharra gaiñera, e? Zaharretakua. Eta, “oye, si ese dize que hay que evacuar y ¿que quiere dezir eso?”, “Pues que tenemos que marchar de aquí”, “bueno pues, ¡hala, vamos!”. Eta halaxe fan gintzuan. Bestela hantxe gu!
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!