Okela erre usaina Gernikan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-021-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Intxorta eta Elgetako fronteak jausi zirenean, Elorrion geratu ziren. Gernika bonbardatu zutenean, Alejo ez zen handik urrun. Iluntzean, Gernikara sartu ziren eta oraindik gogoan du bertako okela errearen usaina. Amorebieta inguruan, "Pinar de la Muerten" borrokan ari zirela, atzera egiteko agindua jaso zuten.
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:02:53
- Erref: ONA-021/003
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Eta gero ya hor Intxortako eta Elgetako frentiori jausten danian zuek norutz joten dozue? Gernika aldera, edo Durangora edo nora jo zeuein?
A- Gu gero giñan zeran…
G- Elorrixon egon gintzan gu.
A-Elorrixon, baiña gero nundik erretirau gintzuan gu zera? Indautxuko kolejixora, eskolatara? Formaitteko, danak, batailloia formaitteko. Eta neri Aldabek esan nostan: “zu beste batailloi batera fan bihar dozu”, (…) eta nik gura ez iñora faterik; Garzia Hernandez kapitaiñak zertu nindduan ni “por edificaciones que había hecho” (…). Baiña nik tiraketan gura eta gero zer pasau zan? Hantxe geontzela frentia zerekua, eta organizaitteko danak egozela, atzera frentera fan giñan Gernika atakau euenian eta gu kamionakin geontzela (…) Amorebieta baiño lehen egon giñan gu arbola pehetan, aittu? Kamionak eta ifiñitta eta dan, dan!, bonbardeaitten Gernika eta gero sartu giñan illuntzaria baiño aurtxuan, geratu ziranian, sartu giñan danok Gernikara eta Gernikan usain bat bai! Okelaerre usain bat!
-Sutan ikusi zeuen zuek?
A-Bai, sutan, eta handik gero ...
-Zuk be bai.
G-Bai.
A-Han Errenteria esaten xauen, zer bat dago barrenian, pasua, kostakua, eta handik pasau eta gero “Pinar de la Muerte”ra fan giñan, frentera, eta Pinar de la Muerten ...
-Zer zan hori, Pinar de la Muerte?
A-Aldameneko piñudi bat.
-Gernika inguruan?
A-Gernikatik honutz, hemendikaldera.
-Lekeitixo aldera ala Amorebieta aldera?
G-Amorebieta aldera.
–Eta zeatik eukan izen hori, lehendik eukan izena, ala ...?
A-Gerran ipiñitta eukan. Hareik, gu sartu bai, eta danok banakauta etzindda, aurrera piñudixan bai eta hareik bota piñua bai, eta piñu haren puntiaren azpixan egonda nago ni, aittu? (…) Azkenian erretiradia etorri zan behintzet, erretiraitteko aginttia eta hankatatik tiradia eta, zein da?, hanketatik tira in eta, hi! Erretiraitteko; eta zela baiña? Ez geukan! Bonbak eta danak eskuan, bota besterik ez geukan e? Akabaitteko bertan, eta ixa piñu baten diferentzia besterik ez euen, piñua botatakuan, zera, puntara allegau eta... erretirau in bihar izan geben handik.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!