Urtegia gudu-zelaian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-021-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arabako frontean, 15 egun inguruan borrokatu ziren, Legution eta Nafarreten. UHT batailoiko hirugarren konpainiarekin egon ziren; Alejo "tiradore" egon zen. Urte asko pasa ondoren, bere familiarekin itzuli zen Arabako lurralde horretara. Urteen poderioz, oso aldatuta aurkitu zituen parajeok. Urtegi berria eraiki dute beraiek borrokatu ziren lurretan.
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:02:49
- Erref: ONA-021/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak
Transkripzioa
Orduan, giñan uste dot ya Bixkaira pasauta eta Bixkaiko frenteko eta Araban be egon ziñain, ezta? Villarrealgo eta Nafarreten. Nafarreten be gogorra egongo zan, ezta?
A-Hareik goiko mendittik jaitsi ziran elizara, Nafarreteko beheko elizara eta gu frentian, Elosun gu, guk handik ametralladoria ixilketan geben betik.
-Zenbat egun egon ziñain Araban?
A-Ez dakit han zenbat egun ingo gittun guk.
G-Astebete baiño gehixago ingo giñuan bai.
A-Hamabost bat egun bai.
-Eguraldi txarra, ezta?
A-Ni barruan egon nintzan, nik barruan zulotxo bat indda neukan paretan, zulo txiki txiki bat eta behian, gero hau Biko, Treinta eta Merkel, hirurak.
-Zenbat ziñain zuek? Zuen batailloia zein zan?
G-UHP
A-Tercera Compañia; eta ekarri nostain muniziño kajia, eurak fusillak betik kargauta, nik tiraketan. Eta neri esaten nostain orduan, etorten ziranak, nun da? ‘Han elizako bentania ezkerreko edo eskumako markuan hogei zentrimetuan jo’, eta da! Tiraketan neben eta han urteten eben keiak, aittu?
-Nafarreten.
A-Bai, gero hurringo, erdixan! Guk ametralladoria betik ixilketan geben.
-Egon zara harrezkero Nafarreten?
A-Bertara neu ez naiz fan baiña Barrenkuraiño bai, nundik fan, etxekuakin.
-Oin abandonauta dago.
A-Abandonauta dago bai, hala esan nostain.
-Hor pantanua in zan, eta Urrunaga bai...
A-Hantxe ixa larogei urteko gizon batekin egon nintzan konbertzaziñuan, Bizkaittarra-edo bera zan; eta sartu giñan eta ez gekixen ba biderik be eta aurrera fan giñan, Karlos-ta, etxekuok, famelixia, nik gura geu egondako lekura, ta neu egondako lekura […] eske ... ez gara allau!
-Hor sasue haretan eta geruago be Elosun, Urrunaga eta Nafarreten euskeraz itten zan onddiok inguru horretan, Araba izan arren hori inguruori, hor euskaldunak baziran.
A-Neri euskalduna suertau xatan ba gizona, bertan euena, preguntaittera fan nitzan kotxetik jaitsitta eta…
-Han, Elusun?
A-Ez, honutzaugoko herritxo baten zan. Gura neben nik, betik gura izan dot, lagunakin fatia, bertan egon giñanakin.
-Oin oso aldatuta dago, pantanua dago han.
A-Bai, esan nostan harek abandonauta eguela herrixori.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!