Oñati (Gipuzkoa)

Oñatiko sindikatuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

CNTrik ez zegoen Oñatin. UGT eta Solidarioak ziren bertako sindikatuak. UGTkoek urtean behin bandarekin egiten zuten martxa Oñatin zehar, larrosa gorriak zeramatzatela. Karlistek "Zirkuloan" zuten lokala; eta, kale berberean, parean zeuden Errepublikanoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- CNTk baeukan hemen iñor, Anarkistak?
G: CNTrik ez.
- UGT eta Solidarixuak; beste sindikaturik baeuen, elizianak edo?
G: Ez dot uste. Horreitxek bixak.
- Horreik bixak, ezta? Solidarixuak alde batetik eta UGT bestetik. Eta alkarren artian zer moduz konponkentan ziñain? Burruka asko egoten zan ala ez?
G: Beti be, beti be burruka batzuk egoten ziran baiña ez, zerik ez.
A: Bakoitzak berera eta libre. Ez dago zerik.
G: "Uno de Mayo" egunian UGTkuak manifestaziñua itten euein.
A: Ha urtero.
F: Oñatin be bai?
A: Eta, gaiñera, larrosa gorrixakin betik, Olabarretatik ni bakarrik izango nintzan bakarrik etorten nintzana, larrosa gorrixakin, eta musika bandak eukan gaiñera.
G: A, bai, bandia eukan.
A: Bandia formala.
- Bandia zeiñek, Republikanuak?
A: Republikanuak eta bandiakin, banderakin eta etorten giñan hor, Tetuan kaletik...
- Alejo, ze rekorrido itten zan gutxi gorabehera?
A: Ba Kale Zaharrera fan, ta Kale Zaharrian ba handik Estaziñorako bidetik edo, ez dakit orduan hala euen edo, bestekaldetik etorri, gero sartu behetik gora eta hemen Tetuan Kalera sartu eta Trianatik bueltan Bidaurreta aldera bueltia. Buelta dana itten geben, formal e? Formalidade danakin.
- Eta bandiak zer joten eben?
A: Bandiak, ba bere martxak eta, Aranguren eta...
G: Internazionala.
A: Geukan musikorik onenak, Gallarta anaiak, Arangunenak anaiak eta baitta Fruktuoso eta Aberasturi, bandia oso...
- Aranguren zeintzuk ziran? Txartestarren ingurukuak ala beste Aranguren batzuk ziran horreik? Ze Aranguren ziran?
A: Aranguren Txartes ez dakit, ez, sastria! Eugenio sastria.
- Eugenio bera edo haren anaia edo zein zan?
A: Bera be bai, bixak.
- Eugenio eta anaia.
A: Baziran 18-20ko bat, bai.
- Aberasturi zein, Treintan tartekua?
A: Treintan tartekua, Fruktuoso anaia.
G: Anaia afusillau in euein.
A: Eta turuta bat beste bat, bi anai hareik be.
G: Bai, bi anae. Oinddiok bestia bizi da.
A: Ointxe hil xako andria.
- Zenbat banda ziran orduan Oñatin? Karlistak be baeukain gero bandia?
G: Bai, Karlistak be bai.
A: Baitta, ha euen zerian, lehen Guardia Zibil etxia euen aurrekaldian, hor zera, Plazatik "Banco de Santanderretik" faten da Santa Mariñara?
- Bai.
A: Hantxe leheningo etxia eskumatara.
- Zirkulua?
A: Bai, eta gu bestekaldian Republikanuak berriz.
- Han kalian bertan?
A: Bertan.
- Nun, hor Perosterena etxia dan inguru horretan edo?
G: Bai, hantxe onduan, honutzaoko etxian uste dot.
F: Gasiosak egon zan lekua?
G: Zentro Republikanua.
- Txapak gaseosa...
A: Bai. Haren frentian dauena.
G: Harutzao, harutzaokua.
A: Karlistena eta berriz haren illaran, kaletik bestekaldera dauena, goiko zerian, han Republikanuak.
- Han parian dago, Joxe Mari Kirru eta Txapa eta honeik bizi ziran etxia eta gero hurringua, Perosterena eta honeiña. Eta zein zan, Perosterena ala Kirruna, Republikanua?
G: Ez, Perosterena.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia