Parrokiako harriak bistaratzen
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: ONA-020/008
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Aisia » Kirola » Boxeoa
Transkripzioa
- Parrokixan zenbat denpora ibilli ziñain gutxi gorabehera?
A: Ez neke esango zenbat, baiña bastante zerian, garbiketan. Ibilli geben jefe Olaako gizona, "Gorri" esaten otsaiña edo ibilli geben. zerien.
- Eta zer zan, hargiña edo igeltserua, edo...?
A: Ez, ez, ofiziala ez zan ha be, ha be zan gure moduko zera.
- Eta hori, zenbat urte eukiko zeuen zuek orduan, Parrokixan ibilli ziñaiñian?
A: Ez dakit ba zenbat eukiko gittuan, zenbat urtekin giñan.
- Baiña gaztiak, oso gazte oinddiok?
A: Gaztiak artian.
- Eta zer izan zan, hori goiko sapaixori garbiketia?
A: Bai, bai, sapaixa, han dagozen kruziak, bigak, bigak moduen danak, adornuak, hareik danak.
- Harrizko hareik, borobillak eta?...
A: Bai, bai, alanbrazko zerakin, sortatxuaz lotuta eta alanbra zerakin, danak, pinttura dana kentzen.
- Osea gaiñian eukan pintturia edo karia edo, pinttauta egozen ezta, hareik?
A: Bai, pinttauta egongo ziran,bai, pinttauta eta zerien.
- Eta ha kendu eta harrixa bistaratu edo?
A: Bistaratu, bai; gaur, harrixa bistan egongo dala uste dot nik.
- Bai.
A: Harrixa linpio jartia.
- Bai baiña, nerbixuak, ezta? Hareik nerbixo...
A: Bai, bai, biga haundixak ez gittuan guk zertu. Hareik be ingo ziran, baiña gu gebitzela ez. Goiko punta-puntan, ya altura haundixan.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!