Gregorio fraideekin ikasten Altsasun
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: ONA-020/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolara herritik kanpo
Transkripzioa
- Eta egon ziñan beste estudixon batzuk itten edo, kanpuan?
G: Ni, zerian, fraile.
- Zenbat denpora in zeben?
G: Fraile in neben lau urte.
- Eta zein lekutan?
G: Alsasun.
- Alsasun, ze fraile klasetan?
G: Franziskanos.
- Franziskanos, baiña Alsasun Franziskano Kaputxinuak, ezta?
G: Bai, Kaputxinuak.
- Eta akordaitten zara orduko maixun bat edo, zuek eukittako irakasle edo profesore bat?
G: Bai, maixua akordaitten naiz ni: bat zan Padre Zakarias, beste bat Padre Bernardo eta ez dakit, oin ez xat akordaitten baiña gero akordauko naiz.
- Hor Kaputxino famosuak izan ziran garai hartan, ez dakit zure denporan ordurako ezagunak ziran baiña Aitta Donostia eta, horreik handik ez ziran pasau, Alsasutik?
G: Ez, ez.
- Eta beste bat zan, Aitta Polikarpo eta honeik, e...
G: Horreik ez ziran han egon.
- Han ez ziran egongo, ezta? Orduan egon ziñan zu Alsasuko kolejixuan.
- Bai.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!