Bere lehenengo bizikleta
Hizlaria(k):
Olalde Beloki, Bittor
Betidanik izan du bizikletan ibiltzeko zaletasuna. Bere aita pisu handikoa zen eta bigarren eskuko bizikleta ona eta sendoa erosi zuen. Hura izan zen bere lehen bizikleta.
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Oñati Irratia
- Data: 1991(e)ko azaroaren 13a
- Iraupena: 0:00:45
- Erref: ONA-004/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak , Aisia » Kirola » Txirrindularitza
Transkripzioa
- Zure lehen txirrindua, lehen bizikleta noiz izan zenuen?
- Ba nik leheningo… ba eztakit, oso gaztetatik, ikasi beste baten bizikletiaz in neben, baiña gure aitta be pixu haundiko gizona zan eta bizikletia zahartutakuan iñ eben beste bat erosi, fuertiaua, bizikleta on bat erosi eben, ezta? Usaua erosi eben baiña aberats baten bizikleta on bat erosi eben, eta nire bizikletia ha izan zan. Aitta zaharrakin ibiltten zan, konpondu arte emun otsan, bizikleta zaharraz eta kanbixua eta jarri notsan gero eta hareaz haik eta ezkondu arte.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!