Maritxu Maiztegi Arregi
OƱati (Gipuzkoa) (1929-2024)
Biografia
Arantzazu auzoko Goiko Benta ostatu-baserrian jaio zen, zazpi anai-arrebatatik laugarrena. Aita bertakoa zen, eta ama auzo bereko Arrola baserrikoa. Auzoko Eskola-etxean ikasi zuen, Aita Sarrigoitia frantziskotarra irakaslearekin. Urbiako artzainen umeek ere bertan ikasten zuten. Maritxuren etxeko Bentan etxeko ortu eta ukuilutik sortutako jakiak ematen zituzten. Etxean egiten zituzten odolki, txorizo, gazta eta abarrei buruzko azalpenak ematen ditu Maritxuk; nola egin eta kontserbatzen zituzten. Maritxuk hogei urte inguru izan zituen arte, telefonotik deitzeko frantziskotarren Arantzazuko hospederiara joan behar izaten zuten. 1940ko hamarkadan, Francoren emaztea egon zen bazkaltzen Goiko Bentan. Basilika berria eraiki zutenean, Oteizak eta Basterretxeak hartu zuten ostatu Maritxuren etxean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-127 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute