San Juan eguneko ospakizunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OLZ-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
San Juan egunean herrian egiten ziren ospakizunak. San Juan sua.
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:33
- Erref: OLZ-001/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » San Juan
Transkripzioa
- Gero, San Juan egunian ere? orduan ee... ya a una... plazara, plaza le-... jarritze gintzan? eta orduän ematen zein ardua, arra(t)saldëan? arrasal(d)e... txun-txunaki? eta... ematen tzein ardua eta gaztaiyä, plazako… jende guztiyari; eta... gero San Juana da... kantaita? bäia ez, oi eztakit.
- Ah, San Juanen kantaita ez dakizu, e?
- Asieria, asieria badakit baya bestela ez.
- Tira ba, eman hasiera…
- “Irurak iru dira, irurak e mendi(r)a”, pero, no sé más seguir.
- Eta paratzen zen arbola?
- Bai, ta San Juan egunian e, plaza erdiyan, jartzen tzein e... abaitz8 aundi bat... Gero, patzen tzein ee, igual e... öilaxko bat edo, puntan, e? eta, orduän e... gizonak ee... bah! iya, nork e... iristen zein e... uilaxk ura; baya, ez ziteke izan? zengeiti... untatzen tze-, eztakit zerekin untatzen tzein ta...
- ‘Sebo’ edo, zerbaitekin...
- Irrixtratu iten ziran eta bota, lurrera; ta olaxe.
- Eta apezak eta... apizak, benedikatzen zuen arbola?
- Bai... bai.
- Nola esaten duzue hemen? apeza, apiza edo apaiza... nola?
- Apiza... apiz bat; ta gero, mezara faten ginden, domekatan ba... meza nagosiyaa, badakizu. Ta... bueno, orduban ee... jendia... asko faten tzen9 elizara; orai ezta faten eunbeste, je!
- Ez, ez-ez-ez; orai gutxi, e?
- Orai gutxi faten da; eta olaxe ba.
- Eta etxe-atarietan, egiten zen sua?
- Bai, bai, bai... suba iten tzan; joe! patzen genduen or... maiz-lastöa, badakizu maiz-lastöa zer dan?
- Maiz-lastoa?
- Maizëan... lastuak, eta... bedarrakin-da monton aundi bat patzen, patzen genduben? eta su(b)a eman? da gero, saltoka an! gaztiäk...
- Haren gainetik?
- Arren gaineti, suban gaineti... ta olaxe.
- Eta salto edo jauzi egitean, zerbait esaten zen?
- Eh! eniz akordatzen ere!...
- ‘San Juan bezpera, sarna fuera’ edo... horrelako zerbait?
- Eh! e... eniz akordatzen!
- Zenbait herritan esaten omen zuten ‘San Juan bezpera...’ ta holako zerbait, ez?
- Bai, alako... zerbeit bai.
- Baina ez zara gogoratzen…
- Ez! eniz akordatzen; aztu iten da!
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!